Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gazela 1 iz Afrikan eta Asian bizi den ugaztun apoduna, hausnartzailea, zangomehea, adar-eraztunduna eta ile-horixka (Gazella).

Gazelak lauhazka ibiltzen diren desertuak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 20. orr.

Zutitu zen gero baina gazela izutu bat ematen zuen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 88. orr.

Gazela bat basoan bezain isilkiro mugitzen zen emakume hura mahai artean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 83. orr.

Gazelak saretik bezala egin du ihes. Elizen arteko biblia   Si 27,20

Gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 71. orr.

Lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak. Elizen arteko biblia   1 Kro 12,9

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berarekin eraman balitu bezala basamortuan bizi diren gazela-saldoak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 19. orr.

Sofik bizia emanen luke zure gazela-begiengatik... Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 64. orr.

Ez dizut esango gazela begiak dituzula, / Ez zure ilea arratsaldeko haizea baino / leunagoa denik. 7715

Zurekin egon nahiko nuke zure gazela begiei begira... Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 117. orr.

3 basa-gazela

Adeliari begira, bere basa-gazela bilatu zuen harengan. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 115. orr.

Neskak basa-gazela begi haiekin irribarre egin eta, uste dut zuk duzula niri emateko zerbait!, esan zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 99. orr.

4 gazela-eme

Eskatu zituen biontzako jan-edanak, aldegin zuen gazela-emeak ohi bezain isilik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 85. orr.

-Pena duk, bai -esan zuen Jontxuk, gazela-emeari keinuz kontua eskatzearekin batera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basa gazela (5); gazela bat (5); gazela baten (3); gazela emea (3); gazela nahiz (3); gazela nahiz oreina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus