Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gazi (Egungo testuen corpusean 4.074 agerraldi) 1 izond gatza duena.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa Itsasoko ur gazitan murgildutako ur geza dira euskal ikasleak Baionako fakultatean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 147. orr.

Ur gazitan zein gezatan murgiltzea gogoko du giza animaliak. bizi guztian odola loditzeraino pilatu zaien oinazea eta desengainua ur gazitan gozatu nahirik, arindu nahirik eginahalean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 198. orr.

Behinola itsaso handia ireki eta legioei ur handian zehar bidea eman eta olatu gazien gainean oinez joaten irakatsi ziena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 223. orr.

Bits gazitik gora irteten diren arraun zati guztiak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 257. orr.

Aurpegia eta matrailak malko gaziz beratuko dituztela. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 83. orr.

2 gatzetan ondua.

Haragi gazi apur bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 72. orr.

3 garratza, bizia.

Neskatila bat, ozpinetako pepino gazi eske. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 16. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 129. orr.

4 irud

Ezin zuen begirik igurtzi, eta begi gaziokin begiratu zuen gorantz eta ia bertan zituen argi indarraren kableak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 36. orr.

Amorragarria begitantzen zitzaion andre gazte hari, gaziegia, mingotsegia, edertasun zabalegia zeukan, eta usain sendoegia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 203. orr.

5 (erkaketetan)

Itsasoko ura bezain gazia; galernaren olatuak bezain gogorra; elurra bezain...Tortilla madarikatu hau lupua baino gaziago dago. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 52. orr.

6 (gauza ez-fisikoekin)

Itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 155. orr.

Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 116. orr.

Neskaren urrin gazi-gazteaz birikak bete eta begiak ireki nituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 318. orr.

Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 238. orr.

Bati ukondokada, besteari burla, hari kokotean danba eta honi txiste gazia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 79. orr.

Kritikarik gazienak eta gozoenak jasoko dituzte datorren larunbatetik aurrera artistek. Berria - Kultura   2004-06-09

7 (izan aditzarekin)

Haizea gazia zen, eta kalatxoriak sarritan pausatzen ziren Goienkale eta Barrenkaleko teilatuen ertzean. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 53. orr.

Paduretako ura ez zela itsasokoa bezain gazia, ez eta ibaietakoa bezain geza ere. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 26. orr.

Leku zelaietako iturriak gaziagoak, astunagoak, epelagoak eta ez hain onak izaten dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3630. orr.

Gazia zen, ordea, gazi eta mikatza, neure irabazpiderik ez izatea, gurasoen etxean eta haien karitateari esker bizi beharra. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 79. orr.

8 (adizlagun gisa)

Marmoxak gazi hartu ninduen, eta etsipen apur bat sentitu nuen, harik eta Iratiren erraiak urtzen hasi eta urak azukrea ekarri zuen arte, biziz betetakoa. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 51. orr.

9 (izen gisa, ezkerretara -en atzizkia duela)

Mendebalak jotzen zuenean, kresalaren gazia usain nezakeen. Txillardegi   «Putzu» - 331. orr.

Ez zait inoiz konbinaketa ona iruditu marmeladaren gozoa eta mariskoaren gazia. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 66. orr.

Gogoz ari dira laurak jotzen, bidaiaren nekea musikaz uxatu nahian, bidaiaren gaziak musikaz gozatu nahian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 160. orr.

Eta alkimista jakintsu batena ote zen esku hura, malkoen gazitik bozkarioaren gozorat eraman ninduena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 398. orr.

Ia ordu arte gerraren gazia dastatua bazuen ere, orduz gero bakearen gozoa nahi. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 86. orr.

Zaporearen gazi-garratza. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 23. orr.

10 (izen oso gisa)

Halako gazi bat kausitu nion. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 155. orr.

Ezpainak irekitzen zituzten, gazia eta azukrea biltzen zuten petits fours eztien arraposki zintzurreratzeko, arra bete ricard basoari fermuki zetxezkiola. Itxaro Borda   «%100 basque» - 33. orr.

Bizitzak gozoa eta gazia, biak ditu eta bietara ohitu behar da. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 134. orr.

Baina gozotik bezala gazitik ere badu Genevak Zabaletarentzat. Berria - Kultura   2004-02-06

11 ez gazi eta ez gozo

Hasiera-hasieran ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 79. orr.

12 gazi-gazi

Ezpain zoragarri horiek... gazi-gazi dauzkazu gaur, Garazi; arrunt heze. Txillardegi   «Putzu» - 321. orr.

13 gazi-geza1 izond

Belar ebaki berriaren usain gazigeza. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 100. orr.

Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 29. orr.

Alderdi Sozialdemokrataren baitan zapore gazi-geza utzi dute aurreratutako hauteskundeon emaitzek. Berria - Mundua   2004-01-22

Esperientzia honek nire baitan utzi duen aztarna gazi-geza. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 15. orr.

Horrek sentimentu gazi geza frango eragiten zion, frustrazio ez guti. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 57. orr.

Gainerako gehienek bezala, gazi-gezetan aurkitu aurrera egiten asmatzeko adorea. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 58. orr.

14 gazi-geza2 iz

Singerren eleberri eta ipuinek Poloniako juduen gazi-gezen berri ematen digute. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 10. orr.

Itzulpenaren gazi-gezaren beldurrez original eta guzti doa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 179. orr.

Eta "adieu, adieu" esanez ari zela, mundu honetako gazi-gezak utzi eta partitzera prestatzen ari den norbaiten etsipenezko hitz atzerritar beldurgarriekin. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 16. orr.

15 gazi-gozo1 izond

Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 212. orr.

Londreseko erbeste gazi-gozoan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 128. orr.

Eguneroko gorabeherak, gertaera gazi-gozoak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 186. orr.

Komedia gazi-gozoa da Eramos pocos. Berria - Kultura   2006-01-25

Hozkirria eta jakingura nahasten zituen sentimendu gazi-gozo bat sumatu zuen eztarrian gora. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 188. orr.

Mutilak, bertigoarekin batera, uzten zidan hutsa betetzeko esperantza gazi-gozo bat ere. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 22. orr.

Deus espantagarririk ez: musu batzuk eta bertze horrenbertze fereka presati, biharamunak irrealtasun gazi-gozoaren mihiseaz estaltzen zituenak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 327. orr.

16 gazi-gozo2 iz

Maitasunaren gazi-gozoak eta gizakiaren argilunak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 107. orr.

Aurrera segitzen du bizitzak, bere gazi-gozo guztiekin, eta abar. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 148. orr.

Gazi-gozo antzeko batekin esan zidan, egun haietako bere lan akigarri haren amaierak sentimendu kontrajarriak sortuko balizkio bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 196. orr.

Literaturaren gaineko gazi-gozoak eta azken liburuei buruzko berriak. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 14. orr.

Baina ohar hark eragindako gazi-gozoak gazi-gozo, estimutan nituen herr Öchlerren eskolak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 62. orr.

17 gazi-kutxa

Neguaren aurrean, ezkaratzeko kutxa hura, gazikutxa hura, txerrikiak gordetzekoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 429. orr.

Txerrriaren uzta partikularra, lehengo gazikutxaren ordez, "hotzkutxan" sartzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 461. orr.

Osaba Gradelleren altxorra aurkitu zuen gazi kutxa baten hondoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Lanak eman ohi dituela ganbara eta gazikutxa hustu direnean jardunari eusteak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus