Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oligopolio 1 iz saltzaile kopuru urri-urri batek merkatua kontrolatzen duen egoera.

Gaur egun indarrean dagoen sistemak zerikusi gutxi du erabat berekasa, inongo oztoporik gabe, funtzionatzen duen merkatuarekin, zeren monopolioak, oligopolioak, enpresen arteko akordioak, informazio eta aginte asimetria izugarriak, edota gobernuen araudi protekzionistak baitira nagusi. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 63. orr.

Hementxe jazotzen dira espekulazioaren ondoriozko sarraski larrienak: "alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, prezioak [...] atxikitzea agintzen baitu monopolio eta oligopolio eskergen aginduzko eskaera/eskaintza legeak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik oligopolistiko.

Nazioartekotzea, beraz, internalizazioarekin lotua ageri da hemen, merkatuaren hutsuneei emandako erantzun gisa, oligopolio-konkurrentziazko egoera batean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 80. orr.

3 irud/hed

Zenbait monopoliori eusten dieten arren, militarrari adibidez, oligopolio batean daude, non lauzpabost botere dauden: Europa-Errusia, Txina, India eta Japonia. Berria - Mundua   2004-05-12

Libre utzitako eremuez oligopolio informatibo pribatuak jabetu ziren azkar asko, harik eta merkatuaren jaun bakarrak egin ziren arte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus