Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manifa [44 agerraldi, 14 liburu eta 9 artikulutan] iz adkor manifestazioa.

"Manifa batekin ez goazak inora, motel", Asierrek, "greba egin behar diagu, eta egunkarietara deitu manifestu bat irakurtzeko". Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 295. orr.

Kanutoak egin, birrak edan eta manifa guztietara joatea zituen hiru betebehar nagusiak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 19. orr.

Protestak eta manifak izan zirela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 31. orr.

Manifa eta mobida guztietan sartuta ibiltzen den irakasle enrrollatu horri. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 107. orr.

Memento batez pentsatu dugu -ez dakit nik-, Roissy inguruko ELBko laborariek manifa bat antolatu zutela! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 68. orr.

Goizeko klaseak amaitu ondoren manifa egin nahi dutenak: 61. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 295. orr.

Manifa bat eginda nahikoa dela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 295. orr.

Abendoaren 10an, larunbat aratsaldean, manifa Baionan, bat gehiago, Filiperen sustenguz. Herria   2005-12-08

Manifa nazionala deitu dutela astebururako. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 293. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

joango naiz manifarat (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus