Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gazta 1 iz esne gatzatuaz, gazura kendu ondoren, prestatzen den janaria.

Roquefort gazta zirudiela. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 49. orr.

Ez zitzaion camember gazta gustatzen. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 64. orr.

Erronkariko Gaztaren etorkizuna kolokan dago. Berria - Ekonomia   2004-01-11

Taula batean gazta bat lizun berdexkaz estalia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 115. orr.

Plantxan egindako entrekota gazta-urdin saltsarekin. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 52. orr.

Idiazabalgo gazta egiten ari dira latxa arrazako ardiekin. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Gatzagi transgenikoarekin egindako gazta. Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Gazta egiteko modua betikoa izan behar duelako. Berria - Ekonomia   2004-08-15

1995ean 737.000 kilo gazta ekoitzi zituzten orduan jatorri izena osatzen zuten 31 gaztagileek. Berria - Ekonomia   2004-08-15

Mami biguneko gaztak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 63. orr.

Aranak eta gazta oso afari eskasa zela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 332. orr.

Sua piztu, gaztak jan, eta leize barruan eserita geratu ginen, zain. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 52. orr.

Ondoko azpil batean, ahuntz gaztak ageri ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Mehatxuarekin batera, gizon ttikiak gazta eginberri bat desegin zuen eskuarekin. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 59. orr.

Gazta eta ogia zatitzen ari den bitartean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 54. orr.

Ardo eta ogiaz gain arrautzak eta gazta eramango dizkiezue. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 682. orr.

Jateko, gelatik atera eta gaztazko galletak hartu genituen makinan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazta zapore hau ahoan... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 203. orr.

Deus ere ez zuen inoiz kalera botatzen, zeren dena etor baitzitekeen primeran behar-orduan: ezta gazta-azalak ere, edo txokolatetxoen eztainu-xaflak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 36. orr.

Alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak, tartean ardi-gazta xerra ipinita. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 154. orr.

Joxe gazta puska ahoan sartu eta aurrera begira geratu da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 55. orr.

Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 32. orr.

Gazta-otarteko bat olibekin eta edontzi bat esne. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 426. orr.

Bikiek gazta-pastela hasi dute. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 140. orr.

Gazta-saltzaileak italiarrak ziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 273. orr.

Gazta-birringailu erraldoi bat ematen du. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 140. orr.

3 gazta puska irud

Egia da Dan gazta puska bat dela [...] baina horregatik baino gehiago gustatzen zait erakusten duen patxadagatik. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 53. orr.

Inondik ere ez da [...] lehen begi kolpetik liluratzen zaituen mutil horietakoa -gazta puska, Adelaren hitzetan-. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 70. orr.

4 gazta berri

Guk txabola berria daukagu, baina gazta berria, jana eta besteak eramateko aberean ibili behar da beti. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus