Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sartu, sar, sartzen 1 da ad barrura joan, barrura igaro.

Orduan, Tom sartu zen, Harryri irribarre eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 43. orr.

Sartu zenean, bostekoa eman zion gonbidatu zuen gizon gazteari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 41. orr.

-Sar zaitez, mesedez -laster itzuli zen emakumea-, Iturbide jauna zain duzu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 38. orr.

Portuari begira bizi ginen, itsasontziak nola sartzen eta ateratzen ziren ikusten Zalgurdi bat zegoen atean zain; sartzeko agindu zioten. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 73. orr.

Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 290. orr.

Eguzkia sartzen ari delarik, gizonezkoak udaletxeko plazako alde batean biltzen dira, korruan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 22. orr.

Eguzkia sartu eta erabat ilundu zuenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen zatien artetik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 44. orr.

Usain sarkorra, sudurzuloetan gora sartzen zaizuna, zehaztezina. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 11. orr.

Iltze bat, sartzen da edo ez da sartzen; sokak, eusten dio edo ez dio eusten: horiek ere ziurtasun-iturri ziren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 78. orr.

Goxo-goxo sartuko zaizu. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 221. orr.

2 (non)

Faxistak Obaban sartu zirenean -esan zuen-, nire kide guztiek mendira jo zuten Agirreren armadarekin bat egiteko asmoz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 26. orr.

Jende arrotzak, larru xuri iletsuak, sartu zirelarik Indianoen lurretan, tiroka nahi izan zituzten ez bakarrik menperatu, baina ezeztatu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 48. orr.

Seoane, arraioa, non sartu haiz! Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 175. orr.

Non sartu nintzen galdetu zidaten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 33. orr.

Sar hadi behingoz hire zuloan eta ongi itxi atea! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 170. orr.

Taxi berean sartu ginen hirurok. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 41. orr.

Martinek atea bultzatu zuen [...] eta etxolaren barruan sartu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 89. orr.

Lapurrak, zuenean ez al dira sartu? Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 24. orr.

Estalpeko kale nagusian sartzera zihoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 60. orr.

Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 19. orr.

Ordura arte Lisak behin ere ez zuen gonbidatu bere gelan sartzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 82. orr.

Auto baten hotsa entzun nuen logelatik, patioan sartzen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 30. orr.

Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 81. orr.

-1646an, Bartzelonan, tximista katedralean sartu, organoa erre, eta Santa Eulaliaren kapera hondatu zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 319. orr.

Laukian sartutako argazki bat, non ageri baitziren iratze-landare baten aurrean irribarrez Annie, osaba Jim eta Gwilym. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 28. orr.

Alkohola Tellagorriren gorputzean sartu ahala, agurea suspertu eta animatu egiten zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 66. orr.

Sakelatik giltza bat atera eta, sarrailan sartu bitartean, bere baitan pozarren egin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 245. orr.

Batzuk ezkutuan sartu dira Amerikako Estatu Batuetan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 9. orr.

3 (nora)

Berriro hilerrira sartu nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 13. orr.

Begi distiratsuak ikusi zizkion Emilek jangelara sartzean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 204. orr.

Umea txabola barrura sartu zen. Jon Maia   «Riomundo» - 214. orr.

Barrura sartu zen presaka, galesez hizketan entzun nuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 51. orr.

Gela txiki batera sartu zen eta handik minutu batera edo pare batera itzuli zen, zetazko négligée zuri bat jantzita. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 85. orr.

Oinetakoak kendu, eta uretara sartu zen hura ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 77. orr.

Erle artera sartu beharrak arras izutu nau. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 70. orr.

Ostatu barnera sartu nahian zebilena abarroska eta ukaldika lotu zitzaion ate itxiari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 20. orr.

Behin hara sartuta, lanerako mahai liburuz mukuru zuenean eseri eta... amets egiten zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 36. orr.

Hara sartzeko beldurra zuen alde batetik, eta bertzetik berantetsia zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 99. orr.

Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara. Elizen arteko biblia   2 Sm 11,4

Urteak ziren haren Agentziara sartzen ez nintzela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 94. orr.

Errepidera sartu gara berriz eta [...] hogei kilometro dituen aldapa goxo bati lotu gara. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 173. orr.

Osaba Vernonen autoa etxaurreko bidexkara sartu zenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 24. orr.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 56. orr.

Nola sartu zara hona? -galdetu nion. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 92. orr.

4 (nondik)

Zulo batetik sartu ginen kaperara. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 25. orr.

Ezkaratzetik sartu, sukaldeko atea jo eta ireki zuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 66. orr.

Orduan sartu zen Olatz sukaldetik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 97. orr.

Atetik sartu zenean, jode!, oso urrundik nire tabernan hiltzera zetorren animalia jipoitua iruditu zitzaidan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 101. orr.

-Hona atetik sartzen zarete eta tximiniatik ateratzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 109. orr.

Erreketeak Nafarroatik sartu zirenean, aitaren batean iritsi ziren gure auzora. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 54. orr.

Lehentxeago ikusi dut atetik sartzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 71. orr.

Oiloen zulo hartatik sartu nintzen, bada. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 17. orr.

Gurasoak eta amona eraikin barrura sartu ziren, kristaltxo ilunak zituen ate batetik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 35. orr.

Eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 210. orr.

Pixka batera, linterna itzali zuen, leihotik sartzen zen argi apurrera ohitu zitezen begi-niniak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 251. orr.

Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz, [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

Hiru hontz sartu ziren leihotik barrura. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 11. orr.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

5 (nola)

Marta, isilik sartu zen sukaldera. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 99. orr.

Triste sartzen zen jangelan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 67. orr.

Afaldu gabe sartu nintzen ohean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 305. orr.

-Saltsa horretan buru-belarri sartuta hago, e? -esan zidan. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 99. orr.

Lantokian tarrapataka eta hatsantua sartu nintzen, erdia egia eta erdia alegia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 150. orr.

Arrapaladan sartu zen, arnasestuka, amorruz. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 273. orr.

Lehen emakumeek bakarrik zeukaten komunera binaka edo hirunaka sartzeko eskubidea. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 27. orr.

Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 42. orr.

Oldarrean sartu ziren denak korridorean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 118. orr.

Abiadan sartu ziren Faedistarren patioan, euriak erdi jandako atetik zehar. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 123. orr.

Autoan jauzian sartu, gakoak itzuli eta segidan berogailua pizten du. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 8. orr.

Haize bafada bat bezalaxe sartu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 73. orr.

Haizete bat bezala sartu ziren erresuman, eta etsaiari gibelka eginarazi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 42. orr.

Otsoa artaldean bezala sartu zen doktorea umeteria haren erdian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 77. orr.

Dinbili-danbala sartu zen orga zubian. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 52. orr.

Nola Sierra Maestran bat egin zuen Castroren soldadu iraultzaileekin, eta nola borrokatu zen Castrorekin eta "Che" Guevararekin batera, Habanan garaile sartu ziren arte. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 74. orr.

6 irud/hed

Iluna sartzen hasia zen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 102. orr.

Kontua da bertso-edo batzuk idazteko grina sartu zitzaidala, eutsi ezinekoa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 18. orr.

Peterrek gero agian gaizkile edo espekulatzaile egingo dela esaten duenean, sekulako beldurra sartzen zait. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 335. orr.

Kartak, eskua, galdutako zerbait edo norbait berreskuratu, negozioren baterako aholkua, izpirituren batekin harremanetan sartu... Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 102. orr.

Orduan da izpiritua barneko gogoetetan sartzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 19. orr.

Ni segurik, errabia gorrian sartu nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 85. orr.

1976ko urtarrilean eta martxoan, indarrean sartu ziren bi hitzarmen horiek, beren artikulu guztiekin. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 80. orr.

Greziar ohiturak eta arrotzen joerak oso indartsu sartu ziren [...] Jason higuingarri haren eraginez. Elizen arteko biblia   2 M 4,13

Biolinak sartzen direneko unea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 62. orr.

Zein ondo sartzen zaidan ardo hau. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 88. orr.

-Ea nire ordenagailuan sartu haizen! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 60. orr.

Berak gure txatean sartzerik izan dik, eta zertan ari ginen jakin. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 83. orr.

Aktualitatea -eta paisajea- begietatik sartzen da nagusiki. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 160. orr.

Klima aldaketaren inguruko NBEren goi bilera azken txanpan sartu da, eta protesta ekitaldiak ugaritu egin dira. Berria - Gaiak   2004-12-17

7 (non)

"Asentatzea" deitzen diote, edo "arrastoan sartzea", "heldutasunera iristea". Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 123. orr.

Baina sar gaitezen harian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 286. orr.

-Zeren trukean? -haren jokoan sartu zen Maiza. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 268. orr.

Seme, ez zaitez politikan sar, gaineratu zuen gero erreguzko tonuan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 23. orr.

Ia erotu zen Alderdi Jeltzalean sartu nintzela jakin zuenean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 25. orr.

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.

Ez al huen hik soldadu talde batean sartu nahi? Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 97. orr.

Baina ez nuen lortu torturatzaile baten larruan sartzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 200. orr.

-Ez haz ezertan sartuta ibiliko! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 176. orr.

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 24. orr.

Eta bera ere, aitaren negozioan sartua ikusten dugu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 25. orr.

-Horregatik bakarrik sartu al hintzen borrokan? Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 177. orr.

Begien bistakoa zen pozaren pozez zegoela, abentura arriskugarri batean sartzen ari zelakoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 65. orr.

-Nolatan sartu da nahaste honetan? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 18. orr.

Mundua aldaketa prozesu sakon batean sartua zegoen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 23. orr.

Orduan bihurtu zen errepublikazale; errepublikan sartu zen, itxaropenik gabeko neska gazteak komentuan sartzen diren bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 74. orr.

Ez al nian gomendatu armadan sartzeko? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 56. orr.

Unibertsitatean sartzeko sistema murritzaileak ezartzea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 109. orr.

Liburua [...] kontsolamenduzko liburuen tradizio luzean sartzen da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 7. orr.

Urte horretan Sunny von Bulow intsulina koma batean sartu zen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 25. orr.

Jai-alai delakoaren historian sartuko ziren jokalari handiak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 25. orr.

Ea Gerra Handiari buruzko zerbait sartzen zaizuen kaskezurrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 63. orr.

Ez gaude gu ohituak, edo ez, bederen, behar adina, ebaluazioa eta neurketa sartzera unibertsitatean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 11. orr.

Najeran, Nafarroan torneo baten finalean sartu da azkaindarra finalerdi eder hau irabazirik, gogotik ari zen Galarza baten kontra. Herria   2002-12-12

8 (nora)

Gizakiaren bihotzera sartzen dena Jainkoaren gozotasunaren bitartez izan behar du. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 30. orr.

Oso barrura sartzen zen Hermannen ahotsa, bihotzeraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 45. orr.

Batxilergora sartzeko proban huts egin genuen neska-mutiloi deitu, eta esan zigun: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 26. orr.

Joera bera ikusten dugu urtero Unibertsitatera Sartzeko Hautaprobetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 191. orr.

9 (elkarrizketa batean)

-Eta zergatik ez alderantziz? -sartzen da Hauster, ordura arte bere azazkalari emana-. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 43. orr.

Durrutik ate asko zabaltzen ditin, konpañera -sartu zen Fructuoso. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 50. orr.

-Horretara nindoan -sartzen da Gabin-. Berria - Kultura   2004-07-31

Sartzen da Basoi: [...]. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 93. orr.

"Eta ez naiz alemana", sartu zen Susana tartean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 80. orr.

-Zergatik ez diozu amonari berari galdetzen? -sartu nintzen ni tartean, neure aukeraren zain oraindik ere. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 32. orr.

10 (adizlagun gisako izenekin)

Ez zitzaion asko kostatu neska leku hartatik atera eta bere etxean neskame sartzea. Ignazia Arkaleren ostatuan sartu zen umezain, eta hamalau urte bete zituen arte hantxe aritu zen lanean. Jon Muņoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 88. orr.

Katekista sartu al zara? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 188. orr.

Horra zertaratuak ginen Eskualdunak Baionako apezpiku sartu nintzalarik, 1599ko azaroaren 12an. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 98. orr.

11 (eguraldi kontuekin)

Ez da ezohikoa antizikloi hori Europa aldera sartzea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 66. orr.

Handik pixka batera lainoa sartu zen, bazter guztietan, eta ez zen ezer ikusten, ez brankatik ez txopatik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 54. orr.

Laino itxia sartu zitzaiela, poliki zetozela bai, baina errebuelta batean autoak eskuina jo eta bazterrera egin zutela. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 18. orr.

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 56. orr.

Hego haizea ere sartu zuelakoz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 370. orr.

Hegoaldi beroa sartu zuen ezustean, hego haize bolada ikaragarriak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 63. orr.

Mendebal lanbroxka sartu orduko: euri xehea, iparra laster. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 457. orr.

· 12 du ad zerbait edo norbait barrura joanarazi, barrura igaroarazi.

Aurrena, burua sartu nuen; gero, besoak gorputzaren bi aldeetan luze utzita eta oinekin indarra eginez, sorbaldak sartzea lortu nuen, eta gainerakoa erraz joan zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 17. orr.

Zirriak besterik ez, zakila sartzeko beldurrez zegoen-eta Almeida hura, horrelako. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 36. orr.

-Ez didazu mutur osoa sartu nahiko, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 221. orr.

Amak labana sartu zion strudelari, eta lau zatitan banatu zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 16. orr.

Gainean, urteko agenda, idazmakina, eta bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Kaiolako barroteetara hurbildu eta eskua sarturik, tximinoak hozka egin zion segituan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 51. orr.

-Baina ganibeta sartzeko moduak ere eragina dik -eten zuen Quenuk. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 128. orr.

Errai-erraietan sartu diot tiro bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 129. orr.

Jakitea, konparazio batera, Mauritaniako hiriburua zein den, edo zeinek zenbat gol sartu edo zenbat boto atera dituen. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 36. orr.

Debutean, gainera, bi gol sartu nituen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 193. orr.

Pixka bat goratu egin zion besoa, berea galtzarbe azpitik sartu, beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 13. orr.

Arrebak txanponak sartu zituen [...] Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 34. orr.

Zutoinak sartuak zituzten, sokak tenkatuak, eta, azkenean, toldoa zabaldu zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 193. orr.

13 (non)

Bala bat sartu zion bularrean. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 184. orr.

Ur epeletan sartzen ditu bi eskuak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 83. orr.

Mingaina sartuko dizut zirrikitu guztietan, urdangatxo hori. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 37. orr.

Edo-zein egunetan kartzelan sartuko haute! Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 49. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek anbulantziara sartzen nindutelarik, ohartu nintzen Joyce han zela berriro, nire ondoan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 346. orr.

Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 18. orr.

Ondoren, karpeta kutxatxo batean sartu eta giltzaz itxi zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 210. orr.

Berunezko zerraldo batean sartu zuten gorputza. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 28. orr.

Eskua jertsepean sartu eta betaurrekoak atera zituen alkandorako patrikatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 16. orr.

Kaskoa jarlekuaren azpiko kofretxoan sartzen ari zen motorraren gidaria. arrabildu egin nituen bi pardeltxoak, eta mesanotxeko kaxoian sartu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 18. orr.

Martinek sakelan sartu zuen gutuna. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 162. orr.

Haien atzetik iritsi zen Dan, txistu joka, eskuak sakeletan sartuak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 110. orr.

Andreak burua biratu zuenean, azenarioa ahoan sartu zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 36. orr.

Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 39. orr.

Osabak azukre-koxkor bat sartu zion ahoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

Beroki barruan sartu zion mutikoari lepokoa, eta esan zion Edithi: [...]. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 60. orr.

Hermann gugana itzuli zen, eskuak gabardinan sartuta, burua tente eta militar baten ibileran. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 76. orr.

Harmonium txiki baten aurrean eseri da, oinak pedaletan sartu eta eragiten hasi zaio. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 141. orr.

Oskarrek beste bala bat sartu zuen Mauserraren errekamaran. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 14. orr.

Kasete bat sartzen du bideoan. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 23. orr.

Orduan, Ripperrek salto egin eta osaba Vernonen zangoan sartu zituen haginak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 30. orr.

Luma tintatan sartu eta idazten hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 8. orr.

Honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 36. orr.

Baita sukaldeko su-zuloan ikatza sartzen ari zenean ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 59. orr.

Non debru sartu ote ditut gako alu horiek. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 7. orr.

14 (nora)

Mary Annek franbuesa bat hartu zuen tartaren gainetik eta ahora sartu zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 48. orr.

15 (adizlagun gisako izenekin)

Menturaz, Gibarako porrotaren ostean Pako Garai kartzelan preso sartu zuten. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 35. orr.

16 irud/hed

Gizarteko agintariei kontu hauetan muturra sartzen utzi gabe. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 51. orr.

Sukaldari bat eta neskame bat dituzu muturra sartzeko prest. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 200. orr.

Ez nuen Josuren bizian muturra sobera sartu nahi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 33. orr.

Hirugarren martxa sartu zuen brastako batez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 22. orr.

Gero nahi diren ñabardura guztiak sar daitezke [...] baina datu horrekin badugu abiapuntu bat aski serioa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 128. orr.

17 (banku edo negozio batean)

Jainkoari eskerrak, joan den astean ez nuen dirua banketxean sartu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 236. orr.

Dirua bankuan sartu duenak ere dirua izango baitu (banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 32. orr.

Partzuer guziek lege premiatsuenetarik dutelarik hastapenetik irabazi guzien ber-sartzea argitaletxean, euskal kulturaren garapena laguntzeko. Herria   2003-09-25

18 adkor eman.

Hiru zupada eder sartu dizkiot haxixari. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 316. orr.

19 gezurrez eta kidekoez mintzatuz, sinestarazi.

-Ederra sartu ziguan dendari putakume horrek -Hausterrek. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 76. orr.

Joseluk "hoa popatik!, niri ez didak sartuko, joder!" edo horrelako zerbait bota du. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 75. orr.

-Ederra sartu zenion gaixoari -gaitzespenez baino areago, konplizitatez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 365. orr.

20 hanka sartu ik hanka 24.
21 sartu-atera ik sartu-atera.
22 sartu-ateraldi ik sartu-ateraldi.
23 sartu-ateratze sartzea eta ateratzea.

Beste batzuetan, gizasemea sentitzen da errudun emakumeak sartu-ateratzearekin orgasmoa lortzen ez duelako. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 241. orr.

24 sartu-irten ik sartu-atera.
25 sartu-ireanaldi ik sartu-ateraldi.
26 ziria sartu ik ziri.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahoan sartu (54); ahoan sartu zuen (9); aita sartu (9); aldean sartu (9); aldiz sartu (32); aretoan sartu (18); aretora sartu (14); armadan sartu (19); arrapaladan sartu (9); atarira sartu (12); atean sartu (20); atean sartu zuen (10); atetik sartu (49); atzean sartu (13); atzera sartu (9); atzetik sartu (25); auto batean sartu (13); autoan sartu (83); autoan sartu eta (28); autoan sartu zen (11); autora sartu (9); azken txanpan sartu (13); azpian sartu (35); azpian sartu eta (11); azpira sartu (21); azpitik sartu (13)

baina sartu (17); baino gehiago sartu (12); bainugelan sartu (9); baitan sartu (17); bakarra sartu (18); bakarrik sartu zen (10); bana sartu (15); barna sartu (12); barnean sartu (23); barnera sartu (27); barrena sartu (33); barruan sartu (98); barruan sartu zuen (9); barrura sartu (274); barrura sartu zen (60); barrura sartu zuen (10); barruraino sartu (24); basoan sartu (18); batasunean sartu (35); bederatzi gol sartu (11); beldurra sartu (25); bere atean sartu (15); bere gelan sartu (22); berehala sartu (20); berriro sartu (47); berriro sartu zen (9); berriz sartu (26); bertan sartu (59); bertan sartu zen (10); bertara sartu (15); bete betean sartu (27); bi gol sartu (33); bidean sartu (26); bidez sartu (9); bigarren gola sartu (9); bihotzean sartu (9); bizian sartu (12); bizitzan sartu (16); borrokan sartu (16); bost gol sartu (27); bote sartu (23); bote sartu ditu (16); bulegoan sartu (28); bulegora sartu (22); buru belarri sartu (23); burua sartu (27); burua sartu zuen (9); buruan sartu (55); buruan sartu zitzaion (9)

deialdian sartu (50); deialdian sartu du (13); dendan sartu (29); dendara sartu (23)

ean sartu (10); ebn sartu (29); egoeran sartu (10); egoitzan sartu (16); egoitzara sartu (9); egongelan sartu (16); egongelara sartu (18); eguzkia sartu (38); elizan sartu (35); elizan sartu zen (9); elizara sartu (10); elkarrekin sartu (10); erdian sartu (19); eremuan sartu (14); erretretan sartu (9); eskolan sartu (11); eskua sartu (60); espetxean sartu (55); espetxean sartu zuten (15); etxe barrura sartu (14); etxe batean sartu (9); etxean sartu (192); etxean sartu orduko (10); etxean sartu zen (35); etxeetan sartu (16); etxera sartu (89); etxera sartu zen (13); etxolan sartu (9); etxolara sartu (11); europako batasunean sartu (23); europan sartu (30); ezin sartu (22); eztabaidan sartu (11)

final laurdenetara sartu (9); finalean sartu (31); finalerdietan sartu (12); finalerdietara sartu (10)

ganbaran sartu (11); garaipenaren gola sartu (10); gazte bat sartu (14); gela batean sartu (20); gelan sartu (150); gelan sartu zen (34); gelara sartu (91); gelara sartu zen (17); gerran sartu (22); giltza sarrailan sartu (10); giltza sartu (9); giltzapean sartu (11); gizon bat sartu (22); gizon sartu (15); gobernuan sartu (14); gogoa sartu (14); gol asko sartu (11); gol bakarra sartu (12); gol bana sartu (11); gol bat sartu (22); gol gehiago sartu (10); gol gehien sartu (23); gol gutxiago sartu (9); gol sartu (281); gol sartu zituen (81); gola sartu (162); gola sartu zuen (68); golak sartu (24); golik sartu gabe (15); gorputzean sartu (10)

han sartu (48); handik sartu (10); hanka sartu (67); hantxe sartu (15); hara sartu (29); harremanetan sartu (35); hegaletik sartu (9); hegazkinean sartu (13); herrian sartu (30); herrira sartu (11); hirian sartu (37); hirira sartu (14); hiru gol sartu (31); historian sartu (10); hor sartu (16); horregatik sartu (19); hotelean sartu (10)

igogailuan sartu (10); ikara sartu (10); indarrean sartu (66); indarrean sartu zen (12); indarrez sartu (26); indartsu sartu (10); inguru sartu (10); inor sartu (18)

jendea sartu (16); jokoan sartu (46)

kabinan sartu (9); kaiolan sartu (13); kalean sartu (13); kartzelan sartu (77); kartzelan sartu zuten (21); kartzelara sartu (19); komunean sartu (26); komunera sartu (20); krisian sartu (9); kutxan sartu (20)

labana sartu (15); lagun sartu (27); lagun sartu ziren (9); lan munduan sartu (9); laster sartu (9); lau gol sartu (22); legea indarrean sartu (9); lehen aldiz sartu (11); lehen gola sartu (12); lehian sartu (20); leihotik sartu (9); liburuan sartu (9); ligan sartu (9); ligaxkan sartu (10); logelan sartu (48); logelan sartu zen (9); logelara sartu (23); lurpean sartu (10); lurraldean sartu (12); lurrean sartu (10)

maletan sartu (10); metroan sartu (9); munduan sartu (22); muturra sartu (24)

nagusian sartu (14); noiz sartu (11); nola sartu (80); nola sartu zen (18); non sartu (73); non sartu haiz (11); nondik sartu (11); norbait sartu (16)

ohean sartu (77); ohean sartu zen (10); ohera sartu (22); ondo sartu (9); ondoren sartu (9); ontzian sartu (12); orain sartu (10); ordenan sartu (30); ordenan sartu zen (11); orduan sartu (25); orduantxe sartu (10); ospitalean sartu (15); ostatuan sartu (17)

partidan sartu (30); patrikan sartu (23); penaltia sartu (11); politikan sartu (11); polizia sartu (9); poltsa batean sartu (9); poltsan sartu (13); poltsikoan sartu (46); poltsikoan sartu zuen (9); postuetan sartu (16); preso sartu (54); presondegian sartu (16); puntu sartu (61); puntu sartu zituen (31)

sake sartu (14); sakelan sartu (52); sakelan sartu zuen (19); sarean sartu (10); sarrailan sartu (15)

sartu ahala (34); sartu aintzin (12); sartu aitzin (59); sartu arren (17); sartu arte (58); sartu atera (19); sartu aurreko (9); sartu aurretik (177); sartu baino lehen (56); sartu baino lehenago (9); sartu barrura (22); sartu beharra (36); sartu beharrak (9); sartu beharrean (14); sartu beharrik (13); sartu berri (66); sartu berri diren (32); sartu berria (43); sartu berria zen (16); sartu berriak (21); sartu berritan (9); sartu bezain laster (65); sartu bezain pronto (16); sartu da (605); sartu du (168)

sartu eta atera (36); sartu eta berehala (32); sartu eta gero (32); sartu eta irten (16); sartu eta sartu (11); sartu ez sartu (12); sartu ezin (13); sartu ezinik (20); sartu gabe (204)

sartu irten (49); sartu irten bat (20); sartu irtena (18); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16); sartu izana (47); sartu izanak (21); sartu izanaren (14); sartu nahian (25)

sartu ohi (26); sartu omen (35); sartu omen zen (12); sartu ondoan (13); sartu ondoren (77); sartu ordez (10); sartu orduko (146); sartu ostean (29); sartu ote (31); sartu ote da (11)

; sartu zen (2318); sartu zen arte (21); sartu zen atzo (18); sartu zen barrura (18); sartu zen berriro (17); sartu zen berriz (11); sartu zen gelan (36); sartu zen gelara (13); sartu zen indarrean (18); sartu zen tartean (17); sartu ziren arte (11); sartu ziren atzo (23); sartu ziren barrura (9); sartu ziren biak (11); sartu zuen (746); sartu zuen eskua (9); sartu zuen gola (30); sartu zuten preso (10); sei gol sartu (15); soilik sartu (15)

sukaldean sartu (24); sukaldera sartu (28)

taberna batean sartu (14); tabernan sartu (30); tabernara sartu (23); taldeak sartu (10); taldean sartu (31); tartean sartu (58); tartean sartu zen (12); taxian sartu (12); tokian sartu (10); trenean sartu (11); txanpan sartu (15)

udaletxean sartu (11); unibertsitatean sartu (11); ura sartu (12); uretan sartu (39); uretara sartu (12

xehetasunetan sartu (26); xehetasunetan sartu gabe (22

zaku berean sartu (11); zakuan sartu (16); zazpi gol sartu (11); zergatik sartu (31); zerrendan sartu (49); ziegan sartu (17); ziria sartu (79); zorroan sartu (21); zuloan sartu (17)

sartua da (42); sartua dago (10); sartua dela (11); sartua den (16); sartua dute (12); sartua izan (9); sartua nintzen (12); sartua zegoen (9); sartua zela (15); sartua zen (63); sartua zuen (17)

barruan sartuko (13); bertan sartuko (10); buru belarri sartuko (9); deialdian sartuko (10); etxean sartuko (9); finalera sartuko (11); gehiago sartuko (13); hor sartuko (10); indarrean sartuko (16); noiz sartuko (19); non sartuko (9); nor sartuko (12); preso sartuko (11)

sartuko da indarrean (20); sartuko ote (22)

xehetasunetan sartuko (10); ziria sartuko (9)

barruan sarturik (12); etxean sarturik (11)

atzean sartuta (9); azpian sartuta (12); barruan sartuta (40); barrura sartuta (10); bete betean sartuta (13); borrokan sartuta (10); buru belarri sartuta (32); erabat sartuta (19); etxean sartuta (17); gol sartuta (17); ohean sartuta (12); ondo sartuta (13); oso sartuta (12); partidan sartuta (20)

sartuta dago (49); sartuta dagoela (9); sartuta dagoen (13); sartuta daude (21); sartuta dauden (27); sartuta egon (29); sartuta egotea (9); sartuta geratu (9); sartuta zegoen (22); sartuta zeuden (15); uretan sartuta (11); zuloan sartuta (19)

sartutako gol (21); sartutako golak (17)

bote sartuz (9); sartuz gero (99); sartuz geroz (16); sartuz geroztik (10)

ahoan sartzea (9); barruan sartzea (16); barrura sartzea (18); bertan sartzea (10); buruan sartzea (9); ebn sartzea (15); eskola sartzea (21); eskua sartzea (11)

etxean sartzea (9); europako batasunean sartzea (13); europan sartzea (13); ez sartzea erabaki (10); finalean sartzea (10); finalera sartzea (14); gol bat sartzea (10); gola sartzea (21); golak sartzea (22); hanka sartzea (34); jokoan sartzea (9); muturra sartzea (12); partidan sartzea (15)

sartzea debekatu (16); sartzea egin (10); sartzea erabaki (72); sartzea erabaki zuen (20); sartzea eskatzen (10); sartzea galarazi (10); sartzea izan (25); sartzea izan da (9); sartzea izango (11); sartzea lortu (89); sartzea lortu zuen (29); sartzea lortzen (15); sartzea nahi (11); sartzea urririk (155); sartzea urririk da (12); sartzea zaila (11); uretan sartzea (9)

eguzkia sartzean (14); etxean sartzean (16); etxera sartzean (12)

sartzearekin batera (40)

ebn sartzearen (16); sartzearen alde (24)

sartzeari buruz (11)

sartzeaz gain (16)

barruan sartzeko (17); barrura sartzeko (53); batasunean sartzeko (37); beldurra sartzeko (11); bertan sartzeko (27); bertara sartzeko (9)

ebn sartzeko (41); espetxean sartzeko (9); etxean sartzeko (11); etxera sartzeko (17); europako batasunean sartzeko (28); europan sartzeko (26); final laurdenetan sartzeko (9); final laurdenetara sartzeko (9); finalean sartzeko (44); finalera sartzeko (21); finalerdietan sartzeko (11); finalerdietara sartzeko (25); gobernuan sartzeko (11); gol sartzeko (9); gola sartzeko (72); gola sartzeko aukera (9); golak sartzeko (47); hanka sartzeko (12); hara sartzeko (9); harremanetan sartzeko (23); hartzak sartzeko (12)

indarrean sartzeko (11); jokoan sartzeko (15); kartzelan sartzeko (12); lan munduan sartzeko (11); lauko finalean sartzeko (10); lehian sartzeko (15); merkatuan sartzeko (13); munduan sartzeko (18); muturra sartzeko (9)

partidan sartzeko (16); podiumean sartzeko (9); sarean sartzeko (11)

sartzeko agindu (35); sartzeko agindu zuen (12); sartzeko agindua (14); sartzeko ahalegina (15); sartzeko ahaleginetan (10); sartzeko arriskua (9); sartzeko asmoa (32); sartzeko asmorik (17); sartzeko asmoz (16); sartzeko atea (11); sartzeko aukera (118); sartzeko aukera eman (11); sartzeko aukera izan (11); sartzeko aukerak (10); sartzeko aukerarik (28); sartzeko baimena (31); sartzeko baldintzak (9); sartzeko behar (9); sartzeko bidea (23)

sartzeko erabakia (12); sartzeko erabiltzen (11); sartzeko esan (20); sartzeko eskaera (18); sartzeko eskatu (36); sartzeko eskubidea (18); sartzeko gai (22); sartzeko gaitasuna (10); sartzeko gogoa (14); sartzeko gonbita (12); sartzeko hautagai (15); sartzeko izan (9); sartzeko keinua egin (12); sartzeko moduan (19); sartzeko moduko (14); sartzeko prest (43); sartzeko txartela (14); sartzeko zailtasunak (9); sartzeko zain (11); sartzeko zorian (14)

taldean sartzeko (18)

uefan sartzeko (14); unibertsitatean sartzeko (24); zerrendan sartzeko (18); ziria sartzeko (10)

ahoan sartzen (14); airez sartzen (10); aise sartzen (9); argia sartzen (11); asko sartzen (34); askotan sartzen (9); atetik sartzen (33); autoan sartzen (13); azpian sartzen (17); bakarrik sartzen (17); barna sartzen (9); barnean sartzen (13); barrena sartzen (16); barruan sartzen (69); barruan sartzen da (20); barrura sartzen (54); barruraino sartzen (17); begietatik sartzen (9); beldurra sartzen (10); berriak sartzen (10); berriz sartzen (13); bertan sartzen (12); bete betean sartzen (16); buruan sartzen (46)

eguzkia sartzen (27); eguzkia sartzen ari (11); elizan sartzen (10); eremuan sartzen (14); erraz sartzen (14); eskua sartzen (10); etxean sartzen (42); etxera sartzen (21); ezer sartzen (9); gelan sartzen (31); gelara sartzen (13); gol bat sartzen (11); gola sartzen (20); golak sartzen (42); golik sartzen ez (9); gorputzean sartzen (15); gutxi sartzen (11); han sartzen (17); hara sartzen (10); harremanetan sartzen (18); hemen sartzen (12); herrian sartzen (11); hezurretaraino sartzen (13); hor sartzen (25); horren barruan sartzen (10)

ikusle sartzen dira (10); indarrean sartzen (9); jendea sartzen (11); jokoan sartzen (18); kanalean sartzen (10); kanalean sartzen da (10); kanpotik sartzen (10); leihotik sartzen (30); leihotik sartzen zen (14); muinetaraino sartzen (10); muturra sartzen (18); nola sartzen (33); non sartzen (18)

ohean sartzen (18); poltsikoan sartzen (9)

sartzen ahalegindu (10); sartzen ari (291); sartzen ari da (37); sartzen ari den (13); sartzen ari dira (9); sartzen ari nintzen (12); sartzen ari zela (24); sartzen ari zen (44); sartzen ari zirela (9); sartzen ari ziren (27); sartzen da (552); sartzen du (51)

sartzen eta ateratzen (12); sartzen ez uzteko (10); sartzen hasi (69); sartzen hasia (12); sartzen hasita (9); sartzen hasten (11)

sartzen ikusi (81); sartzen ikusten (15); sartzen joan (11); sartzen lagundu (13)

sartzen omen (13); sartzen saiatu (59); sartzen saiatu ziren (13); sartzen saiatuko (21); sartzen saiatzen (22)

sartzen utzi (103); sartzen utzi gabe (9); sartzen utziko (36); sartzen uzteko (23); sartzen uzten (40)

taldean sartzen (14); tartean sartzen (20)

ura sartzen (9); uretan sartzen (12); zerbait sartzen (11); ziren sartzen (10); ziria sartzen (31); zuloan sartzen (11); zuzenean sartzen (12)

sartzera behartu (10); sartzera doa (10); sartzera gonbidatu (13); sartzera zihoala (15); sartzera zihoan (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus