Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurrigabetasun 1 iz neurrigabea denaren nolakotasuna. ik neurrigabekeria 2.

Badira gizon argiak eta gizon onak, baina badira are gehiago, Montaigne bezala, adiskidetasunaren neurrigabetasuna doan eskaintzen dizutenak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 36. orr.

Ez du ezerk pozten eta gozatzen, neurrigabetasuna den Jainkoak bakarrik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 120. orr.

Jainkoaren neurrigabetasunean ezkutaturik, haren Probidentzia Jainkozkoaren atzean, non nik ezin baihaut iritsi ez ikusi, eta nora ez baitira heltzen nire hitzak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 32. orr.

Hemen gaiaren neurrigabetasuna etsigarria da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 367. orr.

2 neurririk eza.

Inma Berriozabali ulergaitza egiten zitzaion bera atxilotzeko erabilitako baliabideen «neurrigabetasuna». Berria - Harian   2005-11-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus