Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasatxo 1 adlag adkor (kopuruekin) baino gehiago. ik pasa2.

Hamaikak pasatxo. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 19. orr.

Hamabiak pasatxo ziren etxeratutakoan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 194. orr.

Urtebete pasatxo zen aldatu nuela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 125. orr.

Laurak pasatxo agertu zen Atxuriko lokalera. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 215. orr.

Eztabaidak luze jo du eta, konturatzerako, arratsaldeko ordu biak pasatxo ziren. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 54. orr.

Oraintxe bost urte pasatxo. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 111. orr.

Iritsi berriak bi ordu pasatxo eman zituen gau-jairako prestatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 28. orr.

1793ko abenduan -bi urte pasatxo zeraman libre-, kartzelan sartzen dute berriro. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 31. orr.

Hogeita hamar urte pasatxo izango zituen sport arropa dotorez jantzitako emakumeak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 66. orr.

Bost mila duro pasatxo lortu nituen horrela. Iban Zaldua   «Traizioak» - 14. orr.

Hiru milioi euro pasatxo pagatuko ditu, hamar hektarako ontasun horren gozamena berriz eskuratzeko. Herria   2005-06-09

Gizona baino buru pasatxo garaiago zen neska. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 278. orr.

Kilo erdi pasatxo azukre zeukan kukurutxo bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 225. orr.

2 (deklinabide atzizkiekin)

Adituek diotenez, gaur egungo iragarkietan %80a pasatxok umorea darabil aldez edo moldez. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 143. orr.

Baina soldata parekatzeagatik gastatuko duen milioi euro pasatxori, Eguberritako saskia ordaintzeko behar diren 120.000 euroak eta antzinatasuna ordaintzeko behar diren beste hainbeste gehitu behar zaizkio. Berria - Ekonomia   2004-05-08

Ordubete pasatxoan iritsi ziren beste geltokira. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 73. orr.

Goizaldeko ordu bata pasatxoan sartu zen gelaxkara, Brooklyngo zubian zehar bezero batzuk zeramatzala bularrean min sentitu ostean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 349. orr.

Han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 66. orr.

Ez zuen gogoratu hilabete pasatxoko tartean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 33. orr.

Mutil gazte bat hurreratu zitzaigun, 20 urte pasatxokoa, zira jantzita. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 123. orr.

Beste biak gutxi gorabehera nire adinekoak ziren, hogeita hamar pasatxokoak, bizkar-zabalak, lepo sendo eta aurpegi gorrikoak. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 88. orr.

Hilabete pasatxoren buruan. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 111. orr.

Hogei urte nituenean baztertu nuena laurogei urte pasatxorekin egitera behartzen nau! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus