Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oliobide (orobat oleobide g.er.) iz petrokioa garraiatzeko hodi egitura.

Siberiatik Ozeano Pazifikora petrolioa eramango duen oliobide berria. Berria - Mundua   2006-04-28

Oliobide honetatik egunero 15.000 upel garraiatzen dituzte Nahran Omarreko petroliotegietatik Faoko penintsulara. Berria - Mundua   2004-09-05

Errusiako uretan oliobide bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Alaskako oliobide batek milioi bat litro petrolio isuri ditu tundran. Berria - Gaiak   2004-07-21

Agintarien arabera, oliobidea barrutik herdoilduta sortu zen zuloa. Berria - Gaiak   2006-03-12

BP petrolio konpainiak Alaskan dituen oliobideak ondo kudeatzen ari ote den ikertzen hasi da Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua. Berria - Gaiak   2006-04-07

Atzo, Basora inguruko bi oliobideri egin zien eraso erresistentziak. Berria - Ekonomia   2004-09-05

Kerbala inguruan gertatutako sabotaje baten ondorioz, sutan zen atzo eskualdeko oliobide nagusia. Berria - Mundua   2004-02-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus