Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

joaldun iz Zubieta eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joare handiz hornitua ibiltzen dena.

Zubietako joaldunak Iturenera joanen dira oinez, bost bat kilometroko bidea eginez, zortzi kiloko joareak bizkarrean. Herria   2005-02-27

Goiz-goizetik hasten da txistularien diana, eta gero bata bestearen atzetik etortzen dira Ituren eta Zubietako joaldunak, Lizarrako gaita-joleak eta trikitilariak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 139. orr.

Joaldunen joan-etorriek eta ezkilen hotsek iratzarriko gaituzte. Berria - Kultura   2006-01-27

Manifestazio buruan joaldunak abiatu ziren. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Egunean zehar, gainera, joaldunak, buruhandiak eta erraldoiak ibili ziren kaleetan zehar. Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Pantxix Bidartek bere kantu eztiak eskainiko ditu eta Hazparneko joaldunak hor izanen dira bazterren harrotzeko. Herria   2005-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hazparneko joaldunak (7); zubietako joaldunak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus