Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztanbera iz mamia, esne gatzatua.

Gaztanbera pixka bat aterako dizut. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 74. orr.

Gaztanbera Cossonnerie kaleko andre fruitu saltzaile baten oparia zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 264. orr.

Gasnaz gain, ardi esnearekin gaztanbera eta horrelako esnekiak ekoizten dituztenak ere badira. Berria - Ekonomia   2004-08-14

Gaztanberarekin gosaldu behar dugu igandean. Jokin Urain   «Errotarria» - 119. orr.

Denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 89. orr.

Pozez gainezka joan zen emakumea etxera eta, bere eskuez gaztanbera eginik, gizon santuari eskaini zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 223. orr.

Halleren aurpegia gurinez eta gaztanberaz igurtzia. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 139. orr.

Oxerra erreak gaztanberaz bete, mermelada apur bat bota gainean, eta jan... Jokin Urain   «Errotarria» - 122. orr.

Irribarre maliziatsua egin dit, eta besoak gurutzatuta gaztanberazko bularrak gozatu ditu poliki, goitik beherako mugimendu delikatuekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 42. orr.

Behi-gaztanbera eta ardi-esnea. Elizen arteko biblia   Dt 32,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaztanbera (3); gaztanbera eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus