Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sartzaile 1 iz sartzen den pertsona; sartzen duen pertsona.

Sartzaileak, atea gurutzatzen zutenean, taldean edo bikoteka edo bakanka, baina inoren bila ez balebiltza bezala sartzen ziren. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 130. orr.

Alta Kaskarotak ziren lehen golaren sartzaileak, baina Lalanne eta Iparragerrek abantaila Baionesei ekarriko diete. Herria   2003-02-06

Tantoen sartzaileak izan dira Kovacevic eta Xabi Alonso donostiarrentzat, eta Hakan Sukur turkiarrentzat. Herria   2003-03-10

Hain zuzen psikologia horren sartzailea Espainian krausopositibismoa izan ei da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oreguy, Sabarots eta Tarrat dira entsegu sartzaileak eta Aguerre ostikalari trebea. Herria   2001-10-18

Erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 292. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus