Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztaro 1 iz gazte denbora.

Gaztaroa nahasia da berez, han nortasuna hamaika duda eta durduza artean finkatzen baita. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 7. orr.

Nire umea gaztarora iristen denean. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 15. orr.

Gaztaroko «baldartasunetik» helduaroko galderetara. Berria - Kultura   2004-07-07

Garai batean, aspaldi, nire gaztaroan, haur-denbora ezinbestez bizkor joanean, pozgarri zitzaidan edozein leku ezezagunetara lehenbiziko aldiz iristea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 165. orr.

Oh, nire gaztaroa!, oh, nire gazte-denborako sasoia! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 167. orr.

Zolak haurtzaro eta gaztaro gogorrak izan zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 11. orr.

Bihotza erdibitzeko moduan bizi izan zuen gaztaroa abertzale gazteak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 56. orr.

Euskaldun menditarrei buruzko mespretxu hori, guk gaztaroan nozitutakoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 74. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

New Yorkeko zein lekutan ehortziko dut nik neure gaztaroa? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 476. orr.

Rafa gaztaroan zen mutiko zintzo, zuzen eta gurbilaz oroitu zen Sebas. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 202. orr.

Gaztaroko urte samurretan bizitzaren bideari ekitean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 190. orr.

Auzoko neskekin gaztaroko dantzaldietara joaten zenean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 135. orr.

Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu. Txillardegi   «Putzu» - 307. orr.

Atepean Vitor Baia europako txapelduna (bigarren gaztaroa du honek). Berria - Kirola   2004-06-19

2 irud

Aurpegi haiek guztiak ikusiak nituen, ordu batzuk lehenago, ia garaile, igande goiz baten gaztaroan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus