Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasealari (orobat paseiari g.er. eta paseolari g.er.) iz paseatzen ari dena.

"Marihuana..." murmurikatzen zieten pasealariei hormaren kontra zeuden mutilek, denak beltzak edo hispanoak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 72. orr.

Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek, baketegi haren egiazko jabeak, ibilbide eta zidor haietako egiazko pasealariak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 130. orr.

Kazetari tropa ugaria -dolu-egileak adina-, pasealari kezkagabeen tankeran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 400. orr.

Dutertre, metrailatzailea eta ni, hiru pasealari baizik ez baikinen, landetan zehar ibili eta lepoa gehiegi jaso beharrik gabe, ez baitu egiaz ia euririk ari, etxerantz geldiro itzultzen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 126. orr.

Horretan pauma bikote bat, belardietan paseiari, begira gelditu zait. Txillardegi   «Labartzari agur» - 32. orr.

Paseolari maiteminduentzat pentsatua baitirudi kanpoko parkeak. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus