Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maniki iz giza itxurako irudia, jantziak erakusteko erabiltzen dena.

Gure amak manikiak zituen bere jostundegian, baina ez horrelakoak, baizik bustoa eta bularra baino ez zituztenak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 183. orr.

Eskaparateetako plastikozko maniki horietako bat. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 25. orr.

Hasiera batean gizonak manipulatu egiten ditu neska bien gorputzak, manikiak balira bezala. Berria - Kultura   2006-05-03

Maniki bizidunak: horixe besterik ez gara eurentzat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 58. orr.

Senar eta senargaiok irudi apaingarriak baizik ez ginen han, eskaparateko manikiak baino gehiago ez, behinik behin. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 122. orr.

Kubertan, bere uniforme zuriarekin marinerito manikia dirudiela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus