Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagardo (orobat sagarardo g.er. eta sagararno g.er.) 1 iz sagarren zukua hartzituz egiten den edari alkohoduna.

Batzuetan, sagardo gehiegi edaten genuen, Sebastianek berak ere bai. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Tabernetan ardoa edaten zuten sagardoaren ordez. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 24. orr.

Hain du gogokoa sagardoa! -erantsi zuen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 65. orr.

Zituen basorik onenetan ekarri zuen sagardoa Bain andreak eta berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 60. orr.

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Barrikote bati ziria kendu, eta Martintxok nahi beste sagardo edan ahal izan zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 49. orr.

Denverrek sagardo pixka bat berotzea sujeritzen dio, burua estutzen duen bitartean zerbait egiteko edo esateko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 171. orr.

XIV. mende hasieran, Lapurditik ateratako ardo eta sagardoen gaineko zergak kobratzen saiatu zen Baiona. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 99. orr.

Sagardoaren lurraldean sagardoaren kultura sustatzeko sortu zen Sagarrondotik elkartea. Berria - Kultura   2006-03-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sagardo ona emateko gai diren sagarrak, barneko harrik gabeak gainera. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 122. orr.

Sagardo berriak gorputz gehiago eta fruitu helduen aroma duela esan zuen atzo Sagardun Partzuergoko idazkari Joxe Angel Goñik. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

-Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 115. orr.

Kobazulo barruan sagardo zoragarria zena kanpoan ozpin bihurtua baitzen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 49. orr.

Hantxe, izeba-osaben etxean, ikasi nuen nik, kategoriko sagardoa eta halamoduko pitarra ez zirela gauza bera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 97. orr.

3 (neurriekin)

Alexek botila bat sagardo hartu zuen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 227. orr.

Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 82. orr.

Bere burua salbu ikusita, ostutako barrikote hartatik tragoxka bat sagardo edan nahi izan zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 49. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik, pitxer bete sagardo aurrean zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 160. orr.

Ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 55. orr.

Baso bat sagardo jaso zuen, eta ezpainetara hurbildu. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 198. orr.

Nafarroako Sagardo Egileen Elkarteak 150.000 litro sagardo banatuko ditu aurtengo denboraldian. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Ostatariak afaria eta botila-ardo eta -sagardo mordo bat ekarri zituen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 104. orr.

Basoa bete sagardo irensten ari zen senarrari. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 125. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herri askotan egin ohi den ardo, txakolin edo sagardo festa horietako bat. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 229. orr.

Gaurko saio osagarrietan, sagardo dastaketa izanen da 18:00etan, Larraona ikastetxean. Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Han bertan, sagardo dastatzea eta otorduak egin ahal izango dituzte. Berria - Kultura   2006-03-09

Sagardo usaina ere ez zen falta izaten gure inguruetan, tarteka nabarmen, etxazpi ilunetatik itzuria. Txillardegi   «Putzu» - 48. orr.

Pete Bovey, lanbidez teilatu-lastoztatzailea, eta sagardo edale fina. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 108. orr.

Atseginez irribarre egiten zion eskuetan zuen sagardo-basoari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 60. orr.

Ohizko ogia eta gazta ez ezik sagardo botilak ere eramaten zituen berak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Ur eta sagardo botilak zeuden, eta zenbait edalontzi. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 195. orr.

Sagardo mustioa egin bear danean, etzaio urik botatzen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 97. orr.

Sagardo Egunean, adibidez, ehun pertsona inguru bildu ginen. Berria - Harian   2005-03-13

· Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa, Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 139. orr.

5 baso bat sagardo.

-Julian, ba al zatoz sagardo bat edatera? -nire aitak berehala. Jon Maia   «Riomundo» - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sagardo berria (3); sagardo berriaren (3); sagardo botila (10); sagardo dastaketa (4); sagardo dastatzea (3); sagardo edan (3); sagardo eguna (4); sagardo festa (4)

aurtengo sagardoa (3)

sagardoaren kultura (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus