Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paseatu (orobat paseiatu g.er. eta pasiatu g.er.), pasea, paseatzen 1 da ad egurasteko, atsegin hartzeko edo gorputza sasoian edukitzeko ibili. ik promenatu.

Bere lana horretara mugatzen zen, paseatzera eta begiratzera. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 46. orr.

Grazia ikaragarria egin zion Florent goiz guztian Claude Lantierrekin paseatu zela entzuteak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 61. orr.

Kale-jantzian zebiltzan poliziekin paseatzen ikusi ohi zuten sarritan, serio-serio hizketan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 74. orr.

Pentsa ezan, ezagutu besterik ez eta besoa emanda elkarrekin paseatzen! Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 73. orr.

Goiz osoa paseatzen eta marrazten eman ondoren, Hewson familiarenera itzultzen ziren bazkaltzera guztiak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 207. orr.

Kaleetan zehar paseatzen ibili naiz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 316. orr.

Oso garbi gogoratzen dut zein lasai ibiltzen nintzen, baita gauez ere, Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 67. orr.

Berrogeita hamarren bat lagun zebiltzan paseatzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 80. orr.

Gelan batera eta bestera paseatzen zen larriturik, bere buruari galdeka zer jantziko ote zuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 65. orr.

Tiroen beldurrik gabe paseatzen zen han barrena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 437. orr.

Egunez, arima herratu gisara paseatzen ziren herriko kaleetan, eta gauean negar egiten zioten ilargiari. Jon Maia   «Riomundo» - 47. orr.

Salmenten nahaspila eta istiluen artean paseatzen zen, merkatuko kaleetan barrena ibiltzen zen pauso txikiz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 189. orr.

Gelan aurrera eta atzera paseatzen zen astiro, eta berak seinalatutakoak erantzun behar zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 166. orr.

Ezin da paseatu ala? -galdetu zuen Zalakainek. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 152. orr.

Aparkalekurako bidean bikote bat ikusi nuen lorategian poliki paseatzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 353. orr.

Ihesean gindoazen, edo harro eta gaizto paseatzen, larderiatsu, geure jabe ziren kale haietatik mendialde iragarri ezinezkorantz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 156. orr.

Ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 324. orr.

Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 124. orr.

Sait Patrick Katedrala, paseatzeko horren atsegina den Bosgarren Etorbidea, Metropolitan Museum [...]. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 11. orr.

Paseatzeko eta solastatzeko lagunak, alaialdian elkarrekin irri egiteko lagunak, ilunaldian elkar kontsolatzeko lagunak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Topaketa odolgirozko horiek izan ez zitezen, talde bakoitzarentzako paseatzeko ordu bereiziak antolatu beharra izan zuen zuzendariak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 89. orr.

Txukun-txukun jantzita ateratzen da arratsaldero paseatzera. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 11. orr.

-Paseatzera eramango zaituztegu -esan zuen Billek-. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 75. orr.

Jatetxetik ateratakoan, paseatzera joatea proposatu nion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 251. orr.

-Eskuak gibelean lotu, eta paseatuz ematen zituen eskolak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 65. orr.

· 2 du ad norbaitek norbait paseatzera atera.

Bestela, neska hispano kontratatu batek paseatuko zuen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 33. orr.

Ederki zekien emazteak lagunen inbidia eragiteko paseatzen zuela bera abenidan gora eta behera, trofeo baten moduan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 15. orr.

Arratsaldeetan hiri osoan zehar paseatzen ninduen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 36. orr.

-Ez dituk hire putak paseatzera eroaten? Josu Landa   «Odolbildua» - 81. orr.

Haurra paseatzen jartzen bahaute, pasea ezak, Jainkoarren. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 41. orr.

Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 100. orr.

-Txakurra paseatzera? Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 150. orr.

· Paduan zehar paseatuko nauen bus bat hartu, eta bidean ikusten ditudan seinaleei esker dakit halako eraikuntza Chiesa Eremitani dela, hurrengoa Unibertsitatea, [...]. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 71. orr.

Geu gara hankak eta eskuak puztuta batetik bestera gure gerri berria paseatzera behartuta gaudenak. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 21. orr.

3 irud/hed

Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 94. orr.

Sartu, eta gelan barrena paseatu zituen bere begi biribilak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 79. orr.

Begirada paseatu zuen sukaldean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 146. orr.

Haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 337. orr.

4 du ad (zer/nor osagairik gabe; Hiztegi Batuan ez da agertzen erabilera hau)

Lulu jaiki zen, eta une batez dendan zehar paseatu zuen, irribarrez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 288. orr.

Kalera noa dena ahazteko; beste edonork bezala paseatzen dut, baina kaleetan ez dago ezer, jendea eta dendak baino ez. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 71. orr.

Baina askotan paseatzen zuen kale hartatik edota egon ohi zen inguruko kafeterietako batean zerbait hartzen, juxtu bere ustez ni pasa nintekeen orduetan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 30. orr.

Inoiz ez zekien eskuekin zer egin paseatzen zuenean. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 61. orr.

Ama etorri zaizu gero gogora; Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean elkarrekin nola paseatzen zenuten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 159. orr.

Denok maite genuen Marga apur bat, baina Matiasekin paseatzen zuen, Matiasek usaintzen zizkion perfumeak hurbilen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus