Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omen2 1 iz entzutea, izen ona; ospea, fama.

Norbere izana eta munduaren omena irabazteko asko erakutsi behar da eta asko ezkutatu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 68. orr.

Beraz, ohorea eta omena galtzea izango zen dimisioa aurkeztea. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 121. orr.

Ezin garaituzkoa nintzelako omena neureganatzea izan zen nire lehen ardura. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 256. orr.

Jeneralean, ordea, omenduak ematen dio omena omentzaileari. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 123. orr.

Haren omena hedatzen ari da, leku hauta delakotz zelai paregabeko hura, goratasun hartan, sasoin beroaren pasatzeko eta osagarriarentzat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 191. orr.

Azken urte hautan, bertze sail batek du haatik Belokeren omena haunditzen: mintzo gira tapizaginzaz eta idatzedergintzaz. Herria   2001-10-18

Iruditzen zait ordea gehiago balio duela gizonak omenak baino. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 57. orr.

Haatik mundu zabalerat ere zabaldurik haren antropologo eta etnologo omena. Herria   2003-04-03

Hortik dator, jende arruntaren iritziaz loriatzen dena, egunero, beldurrak aztoraturik, bere omen onaren zaintzeko lehiatzen dela, bermatzen eta ahalegintzen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 483. orr.

Erregearen aldeko omen eta haren salbamendurako egitasmoetan ibilia. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 14. orr.

Tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko -dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Agian garaztar jakintsun horren omenak berriz distiratuko du, duela lau mende bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 203. orr.

2 zurrumurrua.

Karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 39. orr.

-Omena dabil bere izeba Isabel Hungariakoa izan dela bere lehen amorantea, oraingoz bakarra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 76. orr.

3 omenaldia.

Egunkariko eskari hark eman zidan aitzakia oroitzapen hori idatziz jasotzeko eta, katarsiaren bitartez, nirea ere bazen hildako hari neure ohorea eta omena azaltzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 14. orr.

Soldaduak eta heroiak alde guztietan ohoratzen dira eta omena egiten zaie, aurkikuntzak egiten dituztenei betirako ospea ematen zaie, martiriak gurtu egiten dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 331. orr.

Bertsolari eta bertsozaleen omena jaso zuen Iturrik 1975eko Bertsolari Egunean. Berria - Kultura   2006-01-20

Antzinako gizartean, hilotz freskoari omenak eta poemak egiten zizkioten. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 153. orr.

4 -en omenetan adlag -en omenez, -en gorazarrez.

Haren omenetan eta zenbaki luzeagoak ezagutu beharrik ez zuela izan eskertzeko egin du topa, kopa airean. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 157. orr.

Urtero egiten zutela meza bat Nikolas izena zuen familiako ez dakit noren omenetan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 77. orr.

Washingtonen dauden ia 400 eraikin historikoetatik bat bera ere ez dela amerindiarren omenetan egin, orain arte. Berria - Mundua   2004-10-23

Espainiako Erregearen ama zenaren omenetan malkoak isurtzera. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 36. orr.

5 -en omenez adlag -en gorazarrez.

Gerran hildakoen omenez eraikitzen ari ziren monumentuari begira. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 154. orr.

Dantek Beatrizen ezpainetan irribarre bat ikustearren idazten omen zuen, Borgesek bere aitaren omenez. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 27. orr.

Ondoren, oturuntza handi bat eman zien erregeak buruzagi eta zerbitzari guztiei, Esterren omenez. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 133. orr.

Ukabila jasorik, Internazionala kantatu zuten denek, eta goraka ekin zioten, Ixkoren omenez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 59. orr.

Bi txalapartari aritu ziren eliz atarian, ezkonberrien omenez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 118. orr.

Eta berehala Pablo Picassok margotu zuen egun Madrilen dagoen eta mundu osoan ezaguna den irudia, Gernikaren omenez. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 68. orr.

Garaipen inperialen omenez eraikitako monumentuen aurrean, porrotari neurea altxatzeko gogoa sortzen zitzaidala adierazi nion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 117. orr.

Gainera farlopa hau hire omenez harrapatu dinat. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 142. orr.

Jon Miranderen balada Jim Morrisonen omenez. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 73. orr.

6 -en omenezko izlag -en gorazarrezkoa.

Lizardiren omenezko monumenturako bidea hartu nuen lehen egun hartan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 47. orr.

Senar-emazte berrien omenezko bertsoak kantatzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 124. orr.

Sarriegiren omenezko plakaren inaugurazio ekitaldian prozesio zibila egin zuten. Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Arriagaren omenezko saioak. Berria - Harian   2006-01-28

Compay Segundoren omenezko kontzertua gaur Donostian. Berria - Kultura   2004-01-10

Osteguneko kontzertua jaialdiaren atarikoa izango da, eta igandekoa Johnny Cashen omenezkoa. Berria - Kultura   2004-07-28

Beraren aurrean hanpatzen eta apaltzen ikusten zuen bular hura berarentzat hanpatzen eta apaltzen zela une hartan, eta barre hura, usain hura eta nahitako begirada haiek beraren omenezkoak zirela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 212. orr.

· Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hamabost idazlek haren poemen gainean idatzitako glosak bilduko ditu udazkenean argitaratuko den omenezko antologiak. Berria - Harian   2005-08-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriaren omena (3); omena galtzea (3)

aitaren omenez (7); bere omenez (22); biktimen omenez (11)

eduardo txillidaren omenez (3); ez daudenen omenez (4); gaztearen omenez (3); haren omenez egindako (4); haren omenez eginiko (3); hildakoen omenez (13); hildakoen omenez egindako (3)

idazlearen omenez (4); izenaren omenez (3); jainkoaren omenez (3); jainkosaren omenez (4); jaunaren omenez (8); jexux artzeren omenez (3); langileen omenez (5); mikel goiaingeruaren omenez (3); militanteen omenez (3); nire omenez (6)

omenez antolatu (6); omenez antolatutako (6); omenez egin (9); omenez egina (4); omenez egindako (19); omenez egingo (4); omenez eginiko (9); omenez eginiko obrak (3); omenez egiten (3); omenez eraikitako (8); omenez hartu (3); omenez idatzi (3); omenez idatzitako (8); omenez jarri (7); omenez jarritako (6)

ospetsuaren omenez (3); poetaren omenez (3) santuaren omenez (4); sarriegiren omenez (3)

zure omenez (4)

agirreren omenezko (3); arafaten omenezko (3); arriagaren omenezko (6); bere omenezko (5); biktimen omenezko (7); compay segundoren omenezko (4)

emazte berrien omenezko (3); hildakoen omenezko (4)

idazlearen omenezko (5); lauaxetaren omenezko (3); lekuonaren omenezko (3); lizardiren omenezko (5); mugerzaren omenezko (3); mujikaren omenezko (4); musikagilearen omenezko (3)

omenezko diskoa (4); omenezko diskoan (4)

omenezko eguna (6); omenezko ekitaldi (4); omenezko ekitaldia (9); omenezko ekitaldiak (14); omenezko ekitaldian (8); omenezko ekitaldietan (3); omenezko erakusketa (4); omenezko eskultura (6); omenezko estatua (3)

omenezko jaialdia (3); omenezko kontzertu (3); omenezko kontzertua (9); omenezko meza (5); omenezko monolitoa (3); omenezko monumentua (3); omenezko monumentuaren (4); omenezko museoa (3)

omenezko oroitarrian (3); omenezko plaka (10)

sarriegiren omenezko (4); txillidaren omenezko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus