Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omendu (orobat omentu g.er.), omen(du), omentzen 1 du ad omenaldia egin, gorazarre egin.

Orain, goazen nire jauregira, atzerritarra omentzera. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 39. orr.

Izpurako Herriko etxeak nahi ukan du herritar aipatua omendu, bere izena emanez eraiki berria zuen biltzar-toki ederrari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 178. orr.

Lluis Llachen kantaldi batekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak, sarraskiaren 30. urtemugan. Berria - Harian   2006-02-22

Ziburuk kartsuki omendu ditu Zubeldia bi anaiak. Herria   2003-03-10

Esteban Larrañaga (Azpeitiko Loiola, 1947) eta soinu txikia omentzera ehunka lagun hurbildu ziren atzo Azpeitiko kiroldegira. Berria - Kultura   2004-03-20

Duela ia urtebete hil zen idazle eta euskaltzaina omendu dute bere senideek, Santurtzin kilometro hunkigarri bat eginez. Berria - Harian   2005-03-20

Jexux Artze omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte Usurbilen. Berria - Kultura   2006-05-04

Agustin Salinasi eginiko omenaldiaren barruan zurginaren arkatza omendu nahi izan du anfitrioiak. Berria - Kultura   2004-08-08

Elkar omendu zuten. Berria - Harian   2005-09-09

Sufriarazten digutenak omentzen ditugu eta ez irribarrea sorrarazten digutenak. Berria - Harian   2005-08-07

Acapulcoko Zinema Jaialdiak Julio Medem omenduko du. Berria - Kultura   2006-03-24

Belarra lehortzen ari mandioko goialdeetan gozo, belar bihurria kiribilkari heroiak omentzen dituzten estatuak estaliz. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 100. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Konpositore omendua ezagutarazteko mahai-ingurua egingo dute. Berria - Kultura   2004-08-04

Indart eta Ormazabal, artista omenduak. Berria - Kultura   2004-06-27

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 33. orr.

Omenduak ez zuen hitzik egin bere omenaldian. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 17. orr.

Maurice Harriet ere egongo da aurtengo omenduen artean. Berria - Kultura   2004-01-21

Omenaldia, ustez, omenduari omen egiteko antolatzen du omentzaileak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus