Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xal (36 agerraldi, 15 liburutan; orobat txal 31 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz oihalezko atal handia, eskuarki emakumeek sorbalden gainean eramaten dutena.

Garai batean Annyk maleta izugarri bat eramaten zuen bidaia guztietara, xalez, turbantez, mantelinaz, maskara japoniarrez, kromoz betea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 224. orr.

Elizara itzuli ziren, apaiza sotana jantzita, buru hutsik, andrea bere xalean bildurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 301. orr.

Emakume hark gerezi koloreko xal bat jantzita zeukan, paparreko orratz kobrezko batek bularren errekan finkaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 261. orr.

Haurtxo bat xal batean bildua besoetan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 237. orr.

"Galipoteria" zuenean egongelan sarturik gelditzen zen eta, hotzak zegoenez, artilezko xaletan biltzen zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 153. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arropa serioa jantzi zuen, zeta beltzezkoa goitik behera, xal handi batekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 297. orr.

Ez zeraman zamarrik, berokirik, ezer ez buruan, baina xal luze bat zekarren eskuetan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 183. orr.

Bere xal ederra sorbalda zabaletan paratu zuelarik, goi zintzotasunezko ekintza egiten ari zela sentitu zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Urte haietan Parisinin erositako angorazko xal more bat eramaten zuen beti. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 210. orr.

Artilezko xal batean bilduta zegoen, hotzetik babesteko. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 215. orr.

Guztiak zetazko xal batean bildu eta elkarrekin lotu zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 233. orr.

Zeta lodizko xal more argi bat. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 77. orr.

Denbora batean gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Avigdor hasidim etxera joaten zen errezatzera, bere otoitz xal berrian bilduta. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 202. orr.

Alchonon maisu-laguntzailea errezo xal batean eta abituan bildu zuten, buztin puskak jarri zizkioten begietan, eta mirto adartxo bat estutu zioten hatzen artean, Mesias etortzean Lur Santurainoko bidea zulatzen lagunduko ziona. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xal more (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus