Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztelar izlag/iz Gaztelari dagokiona; Gaztelako herritarra. ik gaztelau.

XX. mendearen hasieran oso hiri gaztelarra zen Gasteiz. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 92. orr.

Europaren integrazioak, azkenik, urrats erabakigarria izan zuen gaztelar-genoar ontzidiak 1292an Gibraltarko itsasartea hartu zuenean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 24. orr.

Fermin kanpotarra baitzen, gaztelarra. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 91. orr.

Talde berean nahasturik gaztelarrak eta napolitarrak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 135. orr.

Ez ziren gaztelar, erreinu hartatik ihes egin baitzuten, ez portugaldar ere, horko agintariek bidaltzen baitzituzten kanpora, atzerri gorrira. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus