Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jogailu (orobat jo-gailu) 1 iz jotzeko gailua. ik jotailu.

Horiek biak elgarri eskuz lotuak dira eta denbora berean daramate bedera "zarpila" deitu jogailu bat, nehor ez dadin hurbil haien buluztera edo biluztera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

2 musika-jogailua.

Piztu din jogailua, eta hik berehala ezagutu dun kanta. Iban Zaldua   «Itzalak» - 38. orr.

Anaiaren jo-gailua ere piztu nuen, [...] bakartasunaren zama arindu beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 292. orr.

3 disko-jogailu

Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 15. orr.

Disko jogailu bati halako musika karrankaria zerion eta Hamida txunditu ez ezik, gaitzitu ere egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 280. orr.

Disko-jogailuaren altabozak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 211. orr.

Garraioa errazteko, disko-jogailuaren ordez grabagailua aukeratu zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 17. orr.

Alberto, berriro ere, dorrearen ondoan zegoen, disko-jogailuan beste lp bat ipintzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 131. orr.

Azken aldian disko-jogailuan jartzen genituen kanten artetik Margaren gustukoena aukeratzeko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 220. orr.

· CD-jogailurik gabe zaila izango zaik gaur egungo musika zertan den jarraitzea, ezta? Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 132. orr.

4 musika-jogailu.

Aitak, sarritan, etxeko musika-jogailuan ipintzen zuen Txaikovskiren vals magiko baten zurrunbiloan zegoela iruditu zitzaion tupustean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disko jogailu (7); disko jogailua (4); disko jogailuan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus