Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

omnibus 1 iz autobusa, batez ere garai bateko hiri arteko edo hiriko autobus publikoa.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 211. orr.

Hemengo urratu hau Gower Streetera doan omnibusa irauli zenekoa da, gazteagoak eta zoriontsuagoak ginen garai batekoa. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 160. orr.

Batzuetan, makurtu eta Bastilletik Wagram plazara zihoan omnibusa Saint-Eustache zubiko geltokiraino jarraitzeko itxura egiten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 342. orr.

Omnibus batean, egun batez, eguerdi aldera, jarraian doan tragikomediatxoaren lekuko izatea suertatu zitzaidan. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 235. orr.

· Omnibus batek gurutzatu zuen karrika, eta kotxeroaren oihuaren premia barik abiatu zen zaldia ostera. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Valence izeneko omnibus gidari batek adierazi zuen halaber Senako ferry batean ikusi zuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 145. orr.

Lorategiek, alde batean, omnibus ilara amaiezin bat dute, Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus