Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neutraltasun [39 agerraldi, 12 liburu eta 21 artikulutan] 1 iz neutrala denaren nolakotasuna.

Termino hori aurkezteko erabili den neutraltasuna harrigarria da; gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 43. orr.

Batzordearen neutraltasuna izango da gakoa. Berria - Kirola   2004-12-23

Zenbait gizarte-zientzialarirentzat, positibistentzat, gizarte-zientzietan ez da balio-iritzirik eman behar, eta erabateko neutraltasuna lortu behar da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 18. orr.

Max Weber-entzako edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 188. orr.

Indiferentzia ideologikoa edo neutraltasun erlijiosoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 75. orr.

Terrorismoaren aurrean neutraltasunik ezin da erabili, informatu bai baina propaganda egitea ez da inolaz ere zilegi, eta biktimek ez dute horrelako irainik merezi. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 99. orr.

Moskuk Georgian duen enbaxadore Vladimir Txjikvishvilik bere agintariak «neutraltasunez» jokatuko dutela adierazi zuen atzo. Berria - Mundua   2004-05-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neutraltasun hauste auzi bat. Berria - Mundua   2004-03-13

Kargutik kentzeaz gain «konfiantza galeragatik», behin-behinean etxean atxilotuta edukiko dute buruzagi militarra, «aukera politikoekiko neutraltasun betebeharra urratu» duela argudiatuta. Berria - Mundua   2006-01-08

Justiziaren ikur tradizionala dut gogoan, haren balantza, haren itxura barea, neutraltasun seinale modura hostoz gainezkatzen den eremu hori. Berria - Harian   2005-10-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus