Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilki, ilkitzen 1 da ad atera, irten.

-Noiz ilkiko haiz, Iker? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 275. orr.

Jakinen duzu beraz, Myrratik ilki eta Hipokrataren lurraldeetara buruz joan beharko duzula. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 59. orr.

Eta irla horren inguruko itsasoan diren arrainak urtean behin itsas-hegira ilkitzen dira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 90. orr.

Zeren Siondik ilkiko baita Legea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 70. orr.

Azkenean, berriz, Visnuren oinetatik shudrak ilki dira, kasta mailan errukarrienak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 56. orr.

Jainkoa bera behartua dela eman hitzaren atxikitzera, horra zergatik 88. salmoan kantatzen den: Ene ezpainetarik ilki direnak ez ditut deuseztatzen. Ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 114. orr.

· 2 du ad atera.

Jeff hark base-ball makila ilki zuen eta banba... Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 292. orr.

Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 151. orr.

Zuloaren barnera ponpatu eta buztin astuna arakatuz kaskezur bat ilki zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 159. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri, betondo ilkiak, eta aho erdi irekian hortz handi horiak ageri zituen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus