Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mankomunitate 1 iz herri elkargoa; hiri elkargoa. ik herri 13; hiri 9.

Madril eta Bilboko Auzitegi Gorenek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatearen kontrako erabakiak argitaratu dituzte. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 28. orr.

Administrazioaren bitartekaritza eskatu zuten ere Iruñerriko Mankomunitateko independenteek. Berria - Ekonomia   2004-04-24

Sakanako Mankomunitatearen eskutik Sakanako helduen bertso eskola sortu zen. Berria - Kultura   2006-03-25

Deba Goienako Mankomunitateari «hamar mila herritarrek eta Legebiltzarreko alderdi politikoen gehiengoak esandakoari so egin eta eztabaida publikoa bultzatzeko» eskatu zion EHNEk. Berria - Ekonomia   2004-07-02

San Markos Mankomunitateko presidenteak. Berria - Harian   2005-08-23

Gipuzkoako zortzi mankomunitatetako ordezkariek. Berria - Euskal Herria   2004-02-04

2004ko uztailaren 19an erabaki zuten Gipuzkoako zazpi mankomunitateek eta Foru Aldundiak Gipuzkoako zaborrak tratatzeko bigarren errauste planta Donostiako Aritzetan egitea. Berria - Harian   2005-08-23

Frantziako Albertville herriko alkateari eta mankomunitateko jerenteari espetxe zigorra ezarri diete, herrian zegoen errauste plantan isuri arazoak izan zirelako. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea (Eudima) osatzen duten udalerriek gogor salatu dituzte Espainiako Armadaren soldaduek egunotan egin dituzten maniobrak. Berria - Euskal Herria   2004-09-25

2 elkargoa.

Aspaldiko partez gure hiriko Uren Mankomunitateko langilea bainaiz. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 79. orr.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bere herrietako karriketan egin duen euskararen neurketaren emaitzak jakinaraziak izan dira. Herria   2003-06-12

3 mankomunitatean adlag

Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen, nolako baldintzetan ziren herri horietako behiak, ardiak eta zerriak bazketara joaiten, norainoko egur egiteko dretxoa zuten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus