Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasibo 1 izond jasatera, pairatzera mugatzen dena, egintzarik gabekoa. ant aktibo. (pertsonak)

Arrazoizko argudioek, bestalde, argi erakusten dute, beraz, gizona eraginkorra dela, eta emakumea egonkorra, lehenengoa aktiboa eta bigarrena pasiboa. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 115. orr.

Erabaki okerrak hartzen dituena bezain erruduna baita ikusle pasiboarena egiten duena. Berria - Ekonomia   2004-11-18

Ikusle edo entzule pasibo gisara agertzen direnentzat musika deserosoa da. Berria - Kultura   2006-03-02

Irakurlea pasiboagoa da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 13. orr.

Biktimak pertsona nahiko pasiboak dira, beren burua gutxitua ikusten dute, beldurtiak dira, beste guztien arbuioen beldur direlako baiezkoa ematen dute beti. Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Txiletarrak izaeraz oso lotsatiak eta pasiboak direla aintzat hartuz. Berria - Mundua   2004-12-15

Tabakoak 7.000 pertsona, erretzaileak eta erretzaile pasiboak hiltzen ditu urtean, Irlandan. Berria - Gaiak   2004-03-30

Zaharrak sarritan agente pasibotzat hartu ditugu, baina ez, prebentzioak badu zentzurik. Berria - Harian   2006-02-05

Militante eraginkorrak, berak hasi direlako zenbaitetan hizkuntza ikasten, edo militante pasiboak, berek egin ez zutena ororen gainetik bere seme-alabek egin dezaten nahi dutelako. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 92. orr.

Mutil edo neska bati ipurditik ematen dion gizonak sodomia aktiboa egiten dihardu; sodomita pasiboa izango da berari atzetik ematen diotenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 144. orr.

Lege berriarekin presondegi berezi bi sortu zituzten homosexualentzako: Huelvakoa pasibotzat hartzen ziren homosexualentzat, eta Badajozkoa aktiboentzat. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

2 (gauzak)

Fedea pasiboa da, femeninoa, graziaren alaba, eta ez aktiboa, maskulinoa eta ahalmen libreak sortua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 84. orr.

Jarrera pasiboa duen arima eta ez erasokorra. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 81. orr.

Arrek eta emeek txandaka jarrera aktiboa eta pasiboa har dezakete. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 71. orr.

Jarrera pasiboa duen arima eta ez erasokorra. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 81. orr.

Tratu txar aktiboak eta pasiboak egon daitezke. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Hau promiskuitatearen sentimendu pasiboaren antitesi "aktiboa" da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 441. orr.

Forma, ordea, bere aldetik, betiere berez aktiboa eta akzidentez pasiboa da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 77. orr.

Jaurlaritzak lan arloko politika aktiboak eta pasiboak eskualdatzeko aldarrikapenari eutsi dio, Gernikako Estatutuak dioenari jarraituz. Berria - Ekonomia   2006-02-12

Politika pasiboen arloan, aitzitik, Espainiako Gobernuaren ezekoa biribila izan da orain arte, Gizarte Segurantzako kutxa hautsiko dela argudiatuta. Berria - Ekonomia   2006-02-12

Lehenengoari, eutanasia aktiboa esaten zaio; bigarrenari, pasiboa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 208. orr.

Amaren negarra pasiboa eta amaigabea da aldi berean. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 157. orr.

Orduko gure erresistentzia pasiboa zen, eta zen iristen arbuiotik, isolamendutik, kutsatzen ez uztetik harago. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 77. orr.

Asiako herrien ohiko otzantasunak, bestalde, aspaldi-aspalditik, gobernu arbitrarioekiko obedientzia pasiboaren forma politikoa hartu izan zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 372. orr.

Emakumeen banidadea, izan ere, ez da ahulezi pasibo hutsa; ez: grina erabat aktiboa da, gizonengan jokoa baizik izaten ez den bezala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 143. orr.

Liberalak gobernu pasibo guztiak gaitzesten ditu, ezer ez dutelako aldatzen. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 34. orr.

Ekologistek NATOri sonar pasiboak (uhinik igortzen ez dutenak) erabiltzeko eskatu diote. Berria - Gaiak   2004-11-03

Eustera, modu iraunkor batean eustera mugatzen da hemengo borroka, baina era pasiboan irauteak jan egiten zaitu azkenean, hil egiten zaitu. Jokin Urain   «Errotarria» - 178. orr.

Egia da adinarekin libidoa urritu egiten dela eta heldu askok modu pasiboagoan hartzen dutela plazerra. Aitor Arana   «Onan» - 131. orr.

3 gramatikan, aditz formez eta kidekoez mintzatuz, egintza subjektuak jasango bailuen azaltzen duena.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki-. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 17. orr.

Badakigu pasiboaren formaldatzea, IS-Aditza-IS itxura duen edozein kateri ezar dakiokeena. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 109. orr.

Perpaus aktiboa eta dagokion pasiboa sinonimoak dira. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 132. orr.

Euskaraz eraikuntza pasiborik ez dagoenez, gramatikatik kanpoko adibidea itzultzean, aditz iragangaitzaren erabilera iragankorra ematen dugu, adierazi nahi den gramatikaltasun eza azaltzeko asmoz. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 165. orr.

Eta-wa-yinn-fa0- aditzaz den bezainbatean, -nèfe- 'arima' hitzaren denominatibo baten forma nifal-a da ('pasibo-bihurkaria'). Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 170. orr.

· 4 iz ekonomian, zorren zenbatekoa.

Pasiboko lau eurotik bat kanpotik dator. Berria - Ekonomia   2004-10-30

Finantza-pasiboen murrizketa, beraz, finantza publikoen eskaintzaren murriztearen parez pare joan daiteke. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus