Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manomanista 1 iz esku huskako txapelketa.

Ilusio handia egiten dit manomanista nagusia jokatzeak. Berria - Kirola   2004-03-17

Aritz Berraondok eta Enrike Galarzak Bigarren Mailako Manomanistaren finala jokatuko dute bihar. Berria - Kirola   2004-05-14

Hasieran urduri samar ibili nintzen, lehenengoz aritu naizelako aurten manomanistan. Berria - Kirola   2004-06-02

2004ko manomanistaren antolatzaileek izan dituzten irizpideak direla medio. Berria - Kirola   2004-03-21

Ekainaren 6an, Manomanistako finala jokatuko du. Berria - Kirola   2004-05-11

Manomanistako partida klasikoa izan zen. Berria - Kirola   2004-05-14

Agoizko aurrelariak hiru aldiz manomanistako txapeldun bihurtu zuten bertuteak aireratu zituen Tolosan. Berria - Kirola   2004-04-11

Duela urtebete manomanistako txapela jotzen zenuen sari nagusitzat; sari hori eskura duzu. Berria - Kirola   2004-06-02

Aurtengo Manomanistan aritzeko ia aukerarik gabe gelditu dela Ruben Beloki. Berria - Kirola   2004-03-09

Zer moduz ikusten duzu zure burua Manomanistan? Berria - Kirola   2006-04-29

Bai manomanistan bai kaiolan Iberoko pilotariak ortodoxiarekin apurtuz lortu du arrakasta. Berria - Kirola   2004-07-07

2 iz esku huskakoa jokatzen duen piloaria, esku huskaria.

Iñigo Leiza manomanista petoa baita. Berria - Kirola   2006-04-08

Katalanak manomanista bizkorrak direla ezin uka. Berria - Kirola   2004-03-31

Bitartean, hemen gaude planta ederreko manomanistak. Berria - Kirola   2004-03-31

Zalaparta bai kantxan, mugitu bai, atzera eta aurrera, baina manomanista baldarren moduan, beti deskolokatuta. Berria - Kirola   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

manomanista petoa (3)

aurtengo manomanistako (3); manomanistako finalerdiak (3); manomanistako txapela (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus