Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iloba (orobat illoba g.er.) 1 iz anaia, arreba edo aizpa baten semea edo alaba.

Bi ume izan zituzten (iloba Tom eta iloba Aurora), baina ezkontza hautsi egin zen hamabost urte geroago. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 19. orr.

Nire iloba Tom Wood-i. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 19. orr.

Begiak aterarazi zizkion bere iloba Bernardo Italiako erregeari. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 332. orr.

Amak ez zekien astero osabak ilobari 1.000 dolar ematen zizkionik. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 21. orr.

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 100. orr.

Berdin litzateke adeitasun gutxi erakustea, hala izebari, nola ilobari. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 125. orr.

Illoba ttipi horiek zuen inguruan. Herria   2001-06-28

Zure sabelean nire ilobaren haurra daramazu! Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 48. orr.

Zure iloba jaunak... 9172

2 biloba.

Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak. Elizen arteko biblia   EsZ 17,6

Hurrengo eszenan, aitita-ilobek beren bideari jarraitzen zioten. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Rosemonde andrea arras iloba-min da. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 148. orr.

Aladinentzako jantzirik ederrenak hautatu ostean, oihalik politenak eta ehunik finenak erosi, osaba-ilobak merkatari jendea ezagutzera joan ziren. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 211. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 402. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alabak eta ilobak (3); bi iloba (4); ene iloba (9); erregearen iloba (4); etxekoandrea eta iloba (3); gazteluzainaren iloba (3); hiru urteko iloba (3); iloba bakarra (3); iloba bat (18); iloba batek (7); iloba bati (4); iloba izan (3); iloba lot (3); iloba maitea (4); iloba ttipi (4); izeba ilobak (5); lehen iloba (3); migel mailuren iloba (4); nagusiaren iloba (3); neure iloba (4); nire iloba (25); osaba ilobak (7); osabak ilobari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus