Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztetasun 1 iz gaztea denaren nolakotasuna.

Gazteak direla ikusten dut eta gaztetasuna maite dut haiengan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 199. orr.

Haurrek hunkitu egiten gaituzte, gaztetasunak liluratu. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 113. orr.

Berriro neskaren begiak, berriro haren hemeretzi urteko gaztetasuna. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 219. orr.

Gaztetasunaren indarra bainuen, hutsaren gainean jauzi egiteko... memento batzuetan, goizetan bereziki, gorputzean gaztetasun bat bezala senditen da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 72. orr.

Haiek ere bazuten gaztetasunaren haize freskoaren gozamena. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 40. orr.

Frantsesen gaztetasun alaia. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 66. orr.

Igandeak higatua zuen bere gaztetasun arina. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 97. orr.

Bere gaztetasunaren berezko irakinaldiaren ondorio besterik izan badira ere. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 274. orr.

Kokainarekin / ihesi doakizun gaztetasuna / berreskuratzen duzu aldika. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 233. orr.

Gaztetasunez gainezka dagoen bikotearengana jiratu da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 198. orr.

Zertarako borrokatu ginen, zertarako eman genuen gure odola, gure gaztetasuna, gure arima? Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 212. orr.

Harri filosofala eta betiko gaztetasunaren edabea. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 19. orr.

Betirako osasuna eta betirako gaztetasuna ziurtatzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta marrubiei ere lurrun freskoa zerien, gaztetasun lurrun bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 318. orr.

Agerikoa izanik ere, arraroa egiten zitzaidan gaztetasun distira hain nabariak zituen emakume horrek hain literatura lan helduak idatzi izana. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 186. orr.

Lagunen gaztetasun txilioetatik gorderik. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus