Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

on1 1 izond bere egitekoa ongi betetzen duena; espero den bezain egokia edo onuragarria dena. ant txar. (gauzez mintzatuz)

Baina gorroto dut gizon hori, gauza txarrak baizik ez baitit iragartzen, onak iragarri beharrean. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,8

Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? nondik du, bada, olo gaiztoa? Elizen arteko biblia   Mt 13,27

-Ohe ona da -esan zuen gizonak, eta poltsa lurrean utzi eta garagardoa eta whiskia atera zituen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 18. orr.

Lurrez joatekotan, nire zaldirik eta gurdirik onenak utziko dizkiat. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 17. orr.

Txakurrak, esate baterako, bista kaskarra du eta nahiko belarri ona. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 144. orr.

Ez, bihar ez, erantzun zion, baina aurki, hitz eman zion; eguraldi ona egiten zuen lehen egunean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 113. orr.

Euskara ona eta zuzena erabili ohi du gehienbat Euskadi Irratiak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 204. orr.

Gauza ona da gatza; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Elizen arteko biblia   Mk 9,50

Zahartzeak ez du deus onik, badakigu. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 124. orr.

-Baina haren etxean ez duk batere atarramentu onik izango: zeken hutsa duk! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 103. orr.

Lan horrentzat, hiztegi on bat baitezpadakoa da mahai gainean, eta ahalaz biga edo hiru, elgarren artean konparaketen egiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 13. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Langile ona naiz -marmar egin zuen Budek, ahoa beteta zeukala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 22. orr.

Ikasle ona zarela esaten dit Hermannek: ez galdu guk izan ez genuen aukera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 108. orr.

Zaila da jakiten benetan Jexux inoizko soinu-jotzailerik onena izan ote den. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 15. orr.

Nik bete nezakeelako, apika, berak bete ezin izan zuen ametsa, soldadutza egitekoa eta soldadu on bat izatekoa: gudari on bat, alegia. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 106. orr.

Bettek berehala eskatu zion barka, baina kaltea eginik zegoen jada, eta nahiz eta hiriko abokatu onenetako bat kontratatu zuen hura defendatzeko, Harry ohartu zen hondaturik zegoela jada bere bizitza. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 57. orr.

Lisak aita Roustan ezagutzen zuen, Saint-Eustacheko apaiz bat, itzal handiko gizona, aholkulari ona, huts egiten ez zuen laguna. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 297. orr.

Baina bagenuen gure artean preso bat, Longarte, oso mediku ona. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 128. orr.

3 (izen gisa)

Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko.   - 1. orr.

Eta, aurkitutakoan, berori non eta nola zain-zain gelditu den esango diot, harengana, izenaren ona eta garbia galarazi gabe, noiz eta nola joan ote litekeen agindu arte alegia. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 121. orr.

Azter itzazue erromatarrak, eta ez dituzue inoiz aurkituko beren onak eta txarrak egin zituzteneko inguruabarrak aukeratzerakoan baino garaiago. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 84. orr.

Alde txar guziek ere badute beren ona, ordea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 152. orr.

· 4 izond handia, ederra.

-Eta esan dituan txori horiek mokadu ona al zeukatek? Jon Maia   «Riomundo» - 130. orr.

Txikiena jaio eta ama erditzean hil zenetik zenbat aldiz ez ote dizkiet eman ipurdiko onak, eta hala ere ezin sosegatu. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 87. orr.

Kattalinek bere garagardoari hurrupaldi on bat emaiten dio, berriz ahoa ireki aitzin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 57. orr.

Libreta berriz hartu nuen, bertan zerbait egin beharra banu bezala, eta tinta parrastada on bat bota nion gainera. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 23. orr.

Ez da aztia izan behar gizonak ohera gonbidatu nahi duela igartzeko, ipurdia ere salduko lukeela larrutaldi on baten truke. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 29. orr.

Mutiko bat gaiztoa eta bihurria bazen, ez zuela ezerk balio, zigorrada on batzuk izan ezik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 39. orr.

· irud/hed Sari banaketaren ondotik, pilotaren besta segitu zen Philippe-n ostatuan mahai on baten inguruan. Herria   2004-01-29

· 5 izond zintzoa; moralak eskatzen duena betetzen duena. ant gaizto.

Polizia on eta gaiztoaren kontua, berriz ere? Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 131. orr.

Aurretik jakintzat eman behar da edozein kristau onek prestago egon behar duela hurkoaren esana onesteko gaitzesteko baino. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 45. orr.

Pozaldian espiritu onak gehiago gidatzen eta aholkatzen gaituen bezala, hala lehorraldian gaiztoak. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 187. orr.

Ederki, morroi on eta leiala! gauza gutxian leial izan haiz, askoren buru ipiniko haut. Elizen arteko biblia   Lk 19,17

Quenuk pentsatu zuen Lisa onegia zela, Gavard basapiztia haren atzetik horrela ibiltzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 282. orr.

Ni ez naiz jende gaiztoa egun batetik bestera jende on bihurtzeko mania moderno horren aldekoa. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 67. orr.

· Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena. Elizen arteko biblia   2 Sm 14,17

Horrela hasi ziren onak gaixotzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 228. orr.

6 ontasuna adierazten duena.

Ez naiz berriz bihotz oneko agertuko sekula! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 388. orr.

Neskatxa garbia eta ohitura onetakoa dela. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 102. orr.

Badirela oraino zenbait Katoliko ere makur dabiltzanak, uste baitute bekatu mortaleko estatuan egin obra onek ez dutela deus balio. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 92. orr.

Ez du zalantzarik: asmo oneko gezurrak egia gordinak baino krudelago dira. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 44. orr.

-Esaiozu behintzat hitz on bat. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 60. orr.

· 7 iz ongia.

Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik. Elizen arteko biblia   1 Ko 10,24

Horretarako, ordea, neure buruaz ahaztu eta lagunaren ona bilatu behar nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 45. orr.

Bila dezagun arimaren ona, ez juzgatzerakoan gainetik hegan dabilena, maitasunari atxiki zaion ona baizik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 301. orr.

Iluntasunen artean zein ez den hain handia juzga daitekeen bezala, eta amildegien artean zein ez den hain sakon, halaxe araka daiteke erlijio faltsuen artean ere ea zein atxikitzen zaion hobeto gizartearen onari. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 123. orr.

Gorrotozko afektu horiek eta horien idurikoak Bekaizkerian biltzen dira, zeina, horrexegatik, Gorrotoa besterik ez baita, honek gizakia bestearen gaitzaz poztera eta haren onaz tristatzera daraman bezainbatean. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 281. orr.

8 onean1 adlag

Etxeko jaunari deitu zioten, eta Lancelot non zegoen esan zezala agindu, onean nahi ez bazuen, txarrean. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 39. orr.

Ezin didazu eragotzi gora joatea, onean behintzat: edo erabat debekatzen didazu, edo nirekin fidatzen zara bestela, onerako ala txarrerako, eta bakean uzten nauzu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 296. orr.

Ezkongai harroek ere onean hartu zuten, baina barruan asmo gaiztoak zituzten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 124. orr.

Ni, ordea, onean nahiz txarrean, hementxe edukiko nauk zain, hik hala nahi baduk... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 59. orr.

Aurrean nor daukaan, hari eragin behar diok, onean edo txarrean, zuzenean edo zeharka. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 181. orr.

9 (neure, bere...) onean2

Gurasoak, errebelde zenean eta bere onean zegoenean berarekin hain etsaituak, orain, babesgabe eta gaixo zegoen garaian, egunero etortzen zitzaizkion bisitan. haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 66. orr.

Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 13. orr.

Gaur ez nagok neure onean, baina hurrengoan ez diat barkatuko. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 121. orr.

Ez nengoen nire onean egun hartan. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 109. orr.

-Ez zeunden zeure onean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 208. orr.

10 -en onean3

Ondorengotza-ordena, monarkietan, Estatuaren onean oinarritzen da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 171. orr.

Errusiako armadak sarritan egin zuen borrokan haien buruzagiekin, zeintzuk, beren onean eta beste uztarri bati lotzeko asmoz, kirgizen askatasuna defendatzen baitzuten Moskuko mendekotasunaren kontra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 49. orr.

11 onenean adlag ik beherago 24.

Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala, onenean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 17. orr.

Beraz, telegrama batekin ez nuen, onenean, etxekoak alferrik kezkatzea beste ezer lortuko; txarrenean, berriz, arriskuan jartzea. hil edo bizikoa omen den "hizkuntzaren azpiegitura" izeneko hori ere ez da, onenean, hizkuntzaren axalik axalena izatera ere iristen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 274. orr.

Hau guztia gaztelaniaz esango banu, harritu aurpegiarekin behatuko lidake, onenean, baten batek. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 121. orr.

· Onenean zeudenean, hots zakar bat entzun zuten troka gainetik "¡Alto a la guardia civil!". Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 125. orr.

Baina, onenean zegoela, jas!, gauza deskontrolatzen hasi zen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 104. orr.

Imanolen eta bion sexu harremanek beren onenean irauten zuten eta, biok gazte eta osasuntsuak izaki, bete-betean gozatzen genituen. Aitor Arana   «Onan» - 67. orr.

12 -en onerako

Ez da ari herriaren onerako, kalterako baizik. Elizen arteko biblia   Jr 38,4

Elizaren onerako izango da, Aita Santuak erabaki badu, baina ez da bidezkoa, Mary Jane, eta ez dago ondo. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 289. orr.

Jainkoak dei egin digu bere errukiaz, ez geure onerako bakarrik, baita beste askoren onerako eta salbamenerako ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 471. orr.

Estrategia liberalaren helburua izan da merkatuaren onerako estatuari pisua kentzea, eta aitzakia polita izan da globalizazioarena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 218. orr.

Ez dakit zorioneko estandarizazioari zer eginen dion hautu honek, baina kalte egiten badio ere hizkuntzaren onerako izanen da. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 10. orr.

Batzuek euskararen onerako joko dituzte itzulpenok, baina nik, lege arazoren bat dudan bakoitzean erdaraz irakurri behar izaten ditut, zer gerta ere, euskaraz-edo ere badatozen legeok. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 0. orr.

Hain urte gutxian, kausaren onerako eta errepublikaren hobe beharrez, hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 220. orr.

· Ez dakit gaiztoa den edo ez, baina guztia onerako gertatu da, ezta? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 232. orr.

13 -en onetan

Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan eta, menturaz, zenbait euskaldun fededun xumeren kaltetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 89. orr.

Neure apurra eman behar nuela "Jainkoaren eta Espainiaren onetan". Txillardegi   «Putzu» - 259. orr.

Baina jakin ezak, hire onetan mintzo naizela. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 162. orr.

Haurraren onetan, nik dakita ez diodanetz amor eman behar! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 136. orr.

Aita Sainduaren botereak gainditzen duela edozein nagusitasun, onartuz geroz Jesu Kristo gure Jaunak beti bere artaldearen onetan diharduela sinetsi behar dugula. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 136. orr.

Etxeberri, orduko auzapeza, eta d'Abbadie d'Arrast, Etxauzko nausia, ez zitian arras ideia berekoak eta uste diat bakotxak nahi zuela bere burua eta bere boterea agertu, herriaren onetan zerbait eginez. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 39. orr.

Diru-sarrerak eta baliabideak administratzailearen onetan administratzearen zientzia edo artea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 118. orr.

14 onezko ik onezko.
15 on behar (orobat onbehar) hobe beharra. ik onbehar.

On-beharrak zeramatzak gure gauzak, guk geuk desira genezakeen baino zuzenago. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 16. orr.

Propaganda ofizialak dioenaren guztiz bestera, borondate oneko jendea oso arriskutsua da, inozotasunarekin estaltzen baitute ezjakintasuna, eta onbeharraren nahiarekin injustizia oro. Pako Aristi   «Note book» - 66. orr.

On beharrean egin zuen, egoera ezerosoari irtenbidea ematearren, apeta beteta bakean utziko zuelakoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 45. orr.

Gerta liteke, nik on beharrez zerbait egin eta zu atsekabetzea. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 170. orr.

On beharrez alferrikako lanak hartzen dituzte. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 147. orr.

Nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 274. orr.

Nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 33. orr.

Hik niri kasu egidak, hire on beharrez ari nauk eta. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 206. orr.

16 on egin

Kafeak on egin zigun. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 21. orr.

Haize freskoak on egin zidan eta burua lasaitzeko balio zuela konturatu nintzen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 68. orr.

Loaldi on batek on egingo dio. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 145. orr.

Hari ere on egina zion bi egunetako atsedenak. Gurasoei deitzeak ere on egin dit eta doi bat lasaitu nau. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 401. orr.

Hire karrera politikoak harrotuko duen publizitateak hire abokatu-lanari on egingo ziok. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 393. orr.

Tamainako min batek on egiten digu; zerbaiten edo zerbaitetarako minak. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 25. orr.

Ez al duk nirekin etorri nahi ospitalera? Teresari on egingo ziok. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 142. orr.

"Ni zu izatera", esan zion kalonje batek, "Mexikora itzuli eta lagun hurkoari on egiten saiatuko nintzateke. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 105. orr.

-Gutxiagok on egin behar digu! -atera zitzaion Agustinari. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 68. orr.

· -On degigula! -esanaz sartu zuen Justok sardexka azpilean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 124. orr.

On egin deizuela! Txillardegi   «Labartzari agur» - 54. orr.

-On egin! -esan zien guztiei, irribarretsu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 186. orr.

· Makina bat on egin zuen bere bizialdian! Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 182. orr.

Halako traizioa egin zuen, bada, Ptolomeok, on egina gaizkiaz ordainduz. Elizen arteko biblia   1 M 16,17

17 on-gaitz (orobat ongaitz g. er.) pl alde onak eta txarrak.

Natura aingerutu hori natura hila besterik ez daiteke izan; besterik da lurra edo mendia bere on-gaitzekin. Nazioak arraza nagusi horren on-gaitzak ditu, horren bertuteak eta bizioak. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

Urte bat pasatu zaiku bere on gaitzekin, zorion eta penak nahaste. Herria   2003-01-14

Prefeta edo zuprefeta batek bere kargua uzten duelarik nonbait, dokumentuak han gelditzen dira egin duen lanaren lekuko, bere ongaitzekin. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 82. orr.

Euriari so, eskaintzaren on-gaitzak aztertzen ari nintzelakoa egin nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 404. orr.

Ezkontza bera ez al da ezkontideen arteko elkarte oso eta hutsik gabekoa, bizitzaren on-gaitzetan partaidetza eta gauza guztien -zeruko nahiz lurrekoen- komunikazioa eskatzen duena? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 339. orr.

18 on iritzi (orobat oniritzi) dio ad ongi iruditu.

On neritzon, beraz, nire anaiaren jokabideari, eta berak eskertu egiten zuen nire konformidadea. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 89. orr.

Adio, bizkonde; on deritzot zauden lekuan gelditzeko hartu duzun xedeari. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 350. orr.

Ikuspuntu honetatik jokatuz gero, on deritzogu esperimentazio orori. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 226. orr.

Alkate orokorra zen aldetik, on iritzi zion ekimenari eta, bereziki herriaren ordezkaria izanik, zabal-zabal esan zuen seguru zegoela ekimen hura ez zela erabiliko propaganda politikoa egiteko. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 148. orr.

Baina ez zen mintzatu; begiratu, baiezkoa egin, oniritzi eta aurrera jarraitu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 46. orr.

Norak liburua zabaldu zuen eta, argiari oniritzi zionean, irakurketari ekin zion. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 84. orr.

· Heresia da esatea ez ziola oniritzi Jainkoak, zeren Jainkoak arima guztiei onirizten baitie eta guztiengatik hil baitzen; arimok dira Jainkoari onirizten ez diotenak: hala, bada, besteei bezala oniritzi zion Jainkoak Garibairen arimari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 49. orr.

19 on izan1 da ad

On da erregearen sekretua isilpean gordetzea, baina Jainkoaren egintzak aldarrikatu eta zabaldu egin behar dira, merezi duten bezala. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 126. orr.

On da gordetzea eta zaintzea suntsitu behar ez den guztia: legeek usadioak jagon behar dituzte, usadio horiek gaitzesteko modukoak ez direnean. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 57. orr.

Jaioterrira itzultzen naizelarik -on da tarteka-marteka haur denborara itzultzea-, aitak noiz edo noiz, hala egokitzen bada, gizon bat seinalatzen dit: [...]. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 110. orr.

Giza legeek on denaz arautzen dute; erlijioak hoberena denaz. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 156. orr.

Begitandu zitzaidan on dela gure ekintzen lekukoren bat izatea, batez ere zalantza eta nahasmendua edozein bihurgunetan zain daukagularik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 150. orr.

Jakin bezate, beraz, Israelgo seme-alaba guztiek on dela Jaunari jarraitzea. Elizen arteko biblia   Si 46,10

Jukutria guziak on ziren gosearen eztitzera ahalegintzeko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 128. orr.

Baina egia da, horrekin batera, behin prozesu bat ireki ondoren on dela, urteak igarotzen direnean, atseden eta pausaldi hartzea gauzak ongi egiten ari ote garen ikusteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 136. orr.

Presoak medikuen aitzinean pasatzen ari dira jakiteko komandora joaiteko on direnez. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 49. orr.

Azkenean, ardi gasna ekoizleentzat on zena, enetako ere kaltegarria ez zela sinestera heldua nintzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 199. orr.

On litzateke hor ere eremu ezberdinetako adituen elkar- lana bultzatzea. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 83. orr.

Baina bi hauek bereiziz gero argi agertzen da ez dela gaizto gizaki izanagatik, ez eta on gaizto izanagatik, alderantziz baizik, on da gizaki izateagatik eta gaizto txarra izateagatik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 341. orr.

20 on izan2 du ad

On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea. Elizen arteko biblia   Nk 3,27

Giza gorabeheren gobernamenduak on ditu artearen begirada eta hausnarketa, eragin luze urrutikoak ekarri ohi dituen pentsamenduaren nondik norakoak ulertzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 99. orr.

Girixtino erro azkarrak on dituela eraikitzen ari den Europa berriak. Herria   2003-05-08

On zenukete onagatik arduratzea, beti ordea, ez ni zeuekin nauzuenean bakarrik. Elizen arteko biblia   Ga 4,18

Dontsu Etxera etorri aurretik, edozein aitzakia on izaten nuen dutxapean sartzeko (iratzarri, tristurari kontra egin, bizi-poza kantatu, alkohol gehiegiaren erasana arindu...), eta egunaren joanak aitzakiak eman aldiero dutxatzen nintzen hona ekarri ninduten arte. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 170. orr.

On luke gehixago sofritzea, baina norekin? Herria   2001-02-08

Maita ezazu pixka bat zeure irakaslea, eta batez ere, izan zakizkio manukor; on dukezu eta. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 268. orr.

21 on izan3 zaio ad

Museo batera doanari on zaio aurrez jakitea zeren bila doan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 81. orr.

Alferrik baita hor aroen aldaketak bilatzea ez baituzue aurkituko; iraute eta aldarte guztien gainetik dago, beti Jaungoikoari atxikitzea on zaiola. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 263. orr.

Beharbada horrexegatik, hau da, ni ere ez nintzelako egunkariko lagunik maitatuena, on izaten zitzaion nire konpainia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 109. orr.

Garai haietan aldiz, bide zuzenetik baztertzeko estakuru guztiak on zitzaizkidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 143. orr.

22 on izate (orobat onizate)

Piztia odoltzalea eta ikaragarria izateaz gain, perbertsitatez betetakoa da, inozentzia eta on-izatea gorrotatzen dituen izaki gaizkilea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 55. orr.

Bestalde, gizaki ona esaten dugunean, horrelakoetan ulertu behar da onizate hori emana izan zaiola eta jaio ez den Ontasunari dariola eta beronetik datorrela. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 13. orr.

23 on puska (orobat onpuska g.er.) izond/iz

Ukabilak adinako egiak esaten dizkio irakurleari soldadu on-puska eta motz samar baten ahotik. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 10. orr.

Jon, gizon zintzo eta onpuska, erromantiko sinestuna zen funtsean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 329. orr.

Bere alaba, Maria, on puska izateaz gain, eder baino ederragoa da. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 79. orr.

Erramun [...] mutil jatorra jatorrik bazen, on-puska, Herioak eramana zuen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 74. orr.

Bihotz handiko on-puska izan dela beti. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 129. orr.

-Zezena? iskua da, moteil, on puska, eta lotuta dago! Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 49. orr.

Belazkita gaizto baino gaiztoagoa da, eta Iñigo, berriz, on puska hutsa. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 37. orr.

Gizon txikitxoa, hortzik batere gabea, baina on puska jatorraren aurpegia zuena. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 125. orr.

Nire ondoan on puska itxura zuen sarjentu nagusi bat egokitu zen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 97. orr.

· Beltzak, onpuska eta zoriontsu, eskuan muin egin zidan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 221. orr.

Beti alai eta aldarte onean dago, beti gertu eta on puska: horiek ditu bere ezaugarriak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 136. orr.

24 onenean ere ik gorago 11.

Pertsonaia ospetsuak miresten ditugu, onenean ere gizadiari mesede handiren bat egin diotenak, eta okerrenean, berriz, beren ergelkeria besteren lelokeria pizteko erabiltzen dutenak, lelokeria hori giza arimaren bazterrik ezustekoenetik agertzen baita. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 168. orr.

Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei: gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts; bizitza arin doa, hegan goaz! Elizen arteko biblia   Sal 90,10

Horrek esan nahi du hartutako airean dagoen oxigenoaren laurdena besterik ez dela aprobetxatzen, onenean ere. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 255. orr.

Edo oroit zaitez umetan leher egin arte jolasean eta okerrean ibiltzen zinen lekuez: gaur ozta-ozta ausartzen zara zeure buruari aitortzera, onenean ere, paisaje huts bat besterik ez direla zuretzat, zeure haurtzaroa bera bezalaxe. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 31. orr.

25 onenera jota

Onenera jota, Molly niregana itzultzen zen lasterka eta eskutik heltzen zidan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 44. orr.

26 onera egin

Lucyk ez du onera egiten. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 160. orr.

Hurrengo txandan gauzek onera egingo zutela, azkenean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 155. orr.

Autoa kostaldeko bidetik irristaka doa, eta eguraldiak onera egin du. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 83. orr.

Gaixo egon ondoren onera egin izan balu bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 373. orr.

Alabaina, arazoak onera egin beharrean, okertu besterik ez dira egin. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 54. orr.

Txarto hasi zen elkarrizketa, baina onera egin zuen apurka-apurka. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 249. orr.

Azken urte hautan, ibaietako uren kalitateak, oro har, onera egin omen du. Herria   2003-11-27

Merkataritza trukearen aukeran [...] sartzen denak onera egiten du, kanpoan geratzen denak berriz txarrera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 273. orr.

Ekonomia ongi doa eta onera egingo dute burtsek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 225. orr.

Umoreak onera egin zion, ordea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 307. orr.

Pasatuko zait -esan zuen Noraren aitak, arnasak onera egin zionean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 107. orr.

27 bere, nire... onera ekarri [64 agerraldi, 30 liburu eta 24 artikulutan]

Kaferaino eramatea lortu zuten, besaulki batean esertzea, eta orduan bere onera ekartzen ahalegindu ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 311. orr.

Hark bizi zuen isiltasunezko kutxatik atera, eta egunerokotasunaren sentsazioak, pozak eta jario normala biziarazi nahi zizkion, hura besterik ez zuelakoan adiskidea bere onera ekartzeko modua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 213. orr.

Egoera hartan, alferrik zen autoritate-kolpe bat hura bere onera ekartzeko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 334. orr.

Orduan lagunak neure onera ekarri nau: kontuz ibiltzeko gero zer egiten dudan neska horrekin, asko kobratzen dutela, eta ordaindu ezean arazo latzak izango ditudala. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 37. orr.

«Askotan geratzen zituen partidak, eskuak ur berotan sartu eta bere onera ekartzeko», gogoratzen du Gallastegik. Berria - Kirola   2004-02-21

Ahaleginak ahalegin, ospitalean ezin izan dituzte mutilak beren onera ekarri. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 107. orr.

Atzo atseden hartu zuten miarriztarrek, gorputza bere onera ekartzeko, Clermonten irabazi ondoan (6-16). Berria - Kirola   2006-03-28

Arnasa bere onera ekarri eta aurrera jo zuen Joanesek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 32. orr.

AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Korearen arteko harremanak krisian daude eta Hego Koreak beti lagun izan duen Pekin baliatu nahi du gauzak bere onera ekartzeko. Berria - Mundua   2004-04-23

Diabetesa gaixotasun bat da, odoleko glukosaz arduratzen den mekanismoa bere onera ekartzeko insulina emanez tratatzen dena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 194. orr.

Kutsatutako lurrak bere onera ekartzeko proiektua aurkeztea. Berria - Euskal Herria   2004-10-23

28 bere, nire... onera etorri [234 agerraldi, 95 liburu eta 28 artikulutan]

Egun batzuk eritegian egin zituen, burua galduta, harik eta morfinaren eraginez baretu eta pixkanaka bere onera etorri zen arte. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

Horrek, ezusteko zama hura eskuan hartzeak, ia oreka galarazi zion, balantzaka egin baitzuen une batez baina berehala bere onera etorri eta soldaduen aurrean gelditu zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 56. orr.

Baina istant hori ere igaro da, bere onera etorri da ezustetik andrea, eta bildu du adorea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 43. orr.

Bere onera etorri zenean, ezertaz ez zela gogoratzen adierazi zien Martak medikuei. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 87. orr.

Ez zen bere onera etorri harrezkero eta handik bi urtera hil zen, 1908ko otsailean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 159. orr.

Exkaluk lasaitua zirudien, bere onera etorria. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 166. orr.

"Zer moduz daude nire lagunak?", galdetu nuen nire onera etorrita. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 440. orr.

Kolpetik esnatu nintzen, eta une batzuk behar izan nituen nire onera etortzeko; gero bezperako gertaerez gogoratu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 261. orr.

Arnasa sakon hartu, neure onera etorri ezinik, poltsa atearen ondoan utzi, eta eskaileretan behera jaitsi nintzen, bi sentimendu elkarren kontra borrokan nituela barruan, bularra leherrarazteko zorian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 43. orr.

Halakoetan larritu egiten nintzen [...] eta zazpi ahaleginak egin behar izaten ditut lasaitzeko eta berriro neure onera etortzeko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 40. orr.

Edozein pertsonak egin zezakeen gauzarik adeitsuena zen zuri kontatzea eta zu zeure onera etor zintezen behingoz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 192. orr.

Haren aurpegia bere onera etortzen hasi zen emeki. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 201. orr.

-Gauzak beren onera etorri dituk: nagusiak gaineko, mutilak azpiko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 194. orr.

Guztia bere onera etorria zen, bakea genuen berriro, zu itzuli zaren arte. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 268. orr.

Begiak euren onera etorri zitzaizkidanean, berriz, besoetan katu bat bazeukala ikusi nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 388. orr.

Denbora pixka batera, ordea, arnasa bere onera etortzen zaionean, erosoago sentituko da kirolaria bere eginkizunean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 56. orr.

Banekien, gainera, ez nenbilela oker; moteltzen hasiko zela halako batean prozesu hura eta bere onera etorriko zela. Berria - Kultura   2006-02-28

· -Harrezkero ez al zarete onera etorri? -dio Ferminek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 217. orr.

29 bere, nire... onera itzuli [109 agerraldi, 43 liburu eta 42 artikulutan]

Pasatu nintzen agian, kolpearen ondorioz ordu betean ez zelako bere onera itzuli. Jon Alonso   «Euskal karma» - 48. orr.

Oheratu egin behar izan omen zuten, bere onera itzuliko bazen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 120. orr.

Adituen arabera, gaixoak urtebete inguru behar izaten du bere onera itzuli ahal izateko. Berria - Gaiak   2004-05-21

Gaiztagina bere onera itzuli zenean, haragiak ere bere ohiko itxura hartu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 330. orr.

Gero bere onera itzuli zen berriro, eta esandako ezer ez zuen gogoratzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 343. orr.

Gero, lo luze batetik esnatu balitz bezala bere onera itzulirik, esaten zuen: [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 332. orr.

Neuk ere ihes egin nuen, hirirantz lasterka, eta ez nintzen nire onera itzuli kaleraino iritsi eta han jende berandutua topatu nuen arte. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 402. orr.

-Ez al duk argazkiak ateratzeko makinarik sekula ikusi? -entzundakoan, zure onera itzuli zara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 211. orr.

Zeure onera itzuli, dardarizoari eutsi, eta ikasketak behintzat ez uzteko eskatu zenidan, etorkizunean aukera berriak zabalduko zizkidan atea zela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 38. orr.

Geroago, ilunabar aldera, geure onera itzuli ginenean, txundituta begiratu genion elkarri, fakir indiar baten sorginkerien lekuko izan bagina bezala. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 61. orr.

Nire trenpea, etxekoen jarrera, bizitza bera: dena bere onera itzultzen ari dela iruditzen zait. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 50. orr.

Goizez Pepponerekin tratu egitera jaitsi zen eta, alde biek pixka bat amore emanez, gauzak bere onera itzuli ziren nolabait. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 179. orr.

Minutu batzuk pasatu ondoren, pixkanaka, gorputza lasaitzen hasi eta arnasa bere onera itzuli zaizu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 264. orr.

Begiak bere onera itzuli aurretik irakurri zuen titularra. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 125. orr.

30 bere, nire... onetik atera (orobat onetatik atera g.er.)

Eta odolak su gabe dirakinez, amaren hitzek bere onetik atera zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 102. orr.

Neska lotsagorritu egin zen arren, hitz haiek ezin izan zuten bere onetik atera. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 264. orr.

Guardiei deika aritu zela bere onetik aterata. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 373. orr.

Batzuk bere onetik ateratzen dira ni, pertsona autista anormal hau, hara azaldu, eta ekipamendu guztiaren diseinua egiteko gauza naizela ikusita. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 253. orr.

-Nor da gizon hau, Gordon? -esan zuen Harryk, bat-batean ahotsa dardarka, bere onetik aterata. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 240. orr.

Aita bere onetik aterata ibili zen, bera eta Perkins izeneko azti zahar bat bakarrik baitaude bulegoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 32. orr.

-Gorroto dut -marmar egin zuen Susiek-: neure onetik ateratzen nau. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 23. orr.

Bazen neure onetik ateratzen ninduen zerbait, zera: arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 74. orr.

Jende honek nire onetik ateratzen naik, Sabino -esan zuen Carlosek apal-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

Horregatik, Floraren amak nire bihozgabekeria aipatu zuenean nire onetik atera ninduen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 297. orr.

Ez genituzke gauzak beren onetik atera behar. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 35. orr.

Bere onetik ateratako jende-kasta bat duk. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 53. orr.

Iruditzen zait bakardadearen gainean idatzitako testu edo artikulu asko bere onetik ateratakoak direla, eta idatzi dituztenek beste gauza asko estaltzeko erabili izan dutela bakardadea. Berria - Gaiak   2004-05-19

· Onetik ateratzekoa zen, higuingarria, izatearen eta ezagutzaren auziari buruzko hitzaldiak entzutea, noiz eta gure inguruan dena baitzen misterio, estalkirik gabe agertzeko irrika bizian Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 41. orr.

31 onez onean adlag onean; modu onean.

Onez onean saiatu zen lehenik, txeraz eta lausenguz, eta mehatxuekin gero. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 69. orr.

Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka, erantzungailuan mezu izugarriak utziz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 57. orr.

Baldin jendea ez baditeke onez-onean bide xuxenerat bil, bortxatu behar dela indarrez eta larderiaz. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 168. orr.

Onez onean edo, bestela ezin bada, indarrean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 60. orr.

Gogoak baretzera sartu ginen haien artera, onez onean liskarrari konponbidea jar ote geniezaiokeen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 57. orr.

Bi estatu eslaviarrak desegiten ziren: alde batetik Txekoslovakia, Txekia eta Eslovakia elkarretarik bereiziz, onez onean, eta beste aldetik Jugoslavia, Eslovenia, Kroazia, Bosnia, Mazedonia, Serbia eta Montenegro, hots, estatuko nazio bakoitza beregain jarriz, kostarik kosta. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 78. orr.

Onez onean edo baldarrean, uretan beratuta bukatuko dute ia-ia denek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 19. orr.

Arrazoika ari menturaz, onez onean nolazpait? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 134. orr.

Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 186. orr.

Edo, bertzenaz, modu zibilizatuagoan, egokieraz onez onean profita, filosofatzeko: zikinkeria noraino den onargarria, zergatik egun bakar batean bai eta bitan ez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 179. orr.

Onez onean dizut aitor ezen garaipen horrek orain arte lortu ahal izan ditudan guztiak bainoago lausengatzen nauela. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 465. orr.

Orduan uste izan nuen galduak ginela biok: neska ttipi hark, izu-ikaraz beterik, onez onean nahi izan zuen oihukatu; beharrik ahotsa negar malkotan itzali zitzaion. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 306. orr.

32 onezkoak egin ik onezko 4.
33 onik ik onik.
34 onik onenean

Zu, ordea, onik onenean bihar goizean eta agian baita etzi ere oroituko zara nitaz, baina erabat ahaztuko nauzu laugarren egunerako, haizerik ez dabilenetan zure bela horiek indarrik gabe gelditzen diren moduan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 118. orr.

Paradoxikoa badirudi ere, erraztasuna bera dute Schumannen piano-lanek zailtasun nagusi: pianoa sottigliezzarik gabe joz gero, haren piezek beren xarma guztia galtzen dute; onik onenean, erdibidean gelditzen dira, ez dute malenkoniarik ematen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 9. orr.

35 ontzat eduki

Istvan Locodik ontzat dauka Medgyessyren gobernuaren erabakia. Berria - Mundua   2004-04-29

Kolore guzietako hautetsiek ontzat daukate ideia hau. Herria   2001-08-02

Ona den gizakiak Jainkoagan halako uste ona eduki behar du, eta hain ziurtasun handia, eta Jainkoa hain ontzat eduki, non ontasun eta maitasun hori kontuan hartuz, uste baitu ezinezkoa dela zorigaitzen bat sortzea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 17. orr.

Horrela, ontzat eduki zuen bere onginahian anai Joani jainko-maitasunaren distira eta sugar hori kentzea, eta inolako espiritu-kontsolaziorik gabe utzi zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1037. orr.

Ongi ezagutzen ditut zure lanak eta Fonetikari dagokionean oso ontzat dauzkat, baina ezin ditut ia erabili neure fonologialari lanetan -hain zuzen ere, Fonetika eta Fonologia zientzia ezberdinak baitira erabat. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 155. orr.

36 ontzat eman

Entzuten dira eta jasotzen, aztertzen eta ontzat ematen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 262. orr.

Legegileak ontzat ematen zuena hartu behar zela ontzat, eta hark debekatzen zuena, berriz, txartzat. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 140. orr.

Ez zuen akta ontzat ematea beste erremediorik izan, laburra izateaz gainera, okerren bat bazuen arren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 17. orr.

Ezin dira pinturak ontzat eman ez baldin badira errealitatearen irudikapen. Berria - Kultura   2004-03-31

Juduek ontzat eman zuten Mardokeok araututako ohitura hori, lehendik ere hasiak baitziren hala egiten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 145. orr.

Unibertsitatean, Elizak ontzat ematen ez zuen doktrinarik, ezin irakatsi zen (horregatik Madrilgo Ateneoa etab.ren garrantzia, ideien askatasun gehixeagoren eremu bakarrak). Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 113. orr.

Solidarioen taldea sortu zenean guk ontzat eman genuen, eta Greenpeaceren moduko taldea izan zitekeela pentsatu genuen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 76. orr.

Norberak maite edo gorroto duena guztiek ontzat emateko ahalegin hau, egia erran, Handinahia da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 293. orr.

Beraz, Sortzailearen ez-existentzia ontzat ematekoa balitz, unibertso osoa ere ez litzateke existituko, horren kausa urrunak, bere azken ondorioak eta bitartekoa osatzen dituena desagertuko litzatekeelako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 176. orr.

Telebista kamerak, irudien azken atzera-aurrera baten ondoren, ontzat eman du planoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 230. orr.

37 ontzat hartu

Jokamolde horiek ezin dira ontzat hartu, baina bai ulertu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 53. orr.

Ongi eramaten dugu onak ez izatea, baina ezin dugu eraman on ez iruditzea edota ontzat hartuak ez izatea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 367. orr.

Eta orduan neuk ere ez nuen sinetsi neure esana, edo sinetsi bai baina ez ontzat hartu, ez nekike nola adierazi. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 141. orr.

Norberak orain ona deritzo gauza bati, eta txarra gero; eta gauza bera ontzat hartzen du, berari badagokio, eta txartzat beste batena bada. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 204. orr.

Haren deskripzioa ontzat hartuz gero, hiri kaskar bat baino ez da. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 303. orr.

-Ez da eskaera ontzat hartzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 212. orr.

Bigarren aukera ontzat hartzen bada ordea, Jainkoa da moraltasunaren iturria. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 201. orr.

Ontzat hartu eta baitetsi ere egiten dut zuk esandakoa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 181. orr.

Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 180. orr.

Gizonak ez du zertan makurtu edozein eratako agintearen aurrean, gizonak ez du zertan ontzat hartu fedez onartu beharreko edozein printzipio. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 108. orr.

38 ontzat izan du ad

EBn sartzea ontzat duen arren, agintariek esan zietena baino prozesu zailagoa dela nabarmendu du. Berria - Mundua   2004-04-30

Gobernuak ontzat du, lekuan lekuko ustelkeria garbitzen laguntzen duelako. Berria - Gaiak   2004-10-17

-Bizitzan hainbatetan gertatu ohi den bezala, ez ote dira orain ere gaixtotzat dituztenak on, eta ontzat dituztenak gaixto...? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 545. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abegi on (9); adiskide on (17); afari on (32); afari on bat (15); albiste on (15); alde on (51); alderdi on (12); arratsalde on (77); arrazoi on (20); asmo on (14); aukera on (27); aukera on bat (17)

bazkari on (75); bazkari on bat (33); bazkari on baten (31); berri on (172); berri on bat (50); berri on batekin (9); besta on (58); besta on deneri (15); bidaia on (13); bide on (31); biziki on (10); bolada on (19); borondate on (28)

defentsa on (9); egintza on (15); eguberri on (38); egun on (231); eguraldi on (12); ekintza on (15); emaitza on (42); emaitza on bat (12); erantzun on (12); esker on (52); ezagutza on (13); ezagutza on bat (11)

gau on (115); gauza on (72); giro on (19); gizon on (29)

ideia on (19); ideia on bat (13)

jende on (14); jokalari on (23); jokalari on asko (10); joko on (10)

kafe on (10); kuraia on (41)

lagun on (35); lan on (24); lan on bat (12); liburu on (15)

mahain on (34); mahain on baten (31)

obra on (20); omore on (21)

on ala (9); on asko (62); on baino (28); on bakarra (24); on da (60); on dela (31); on den (18); on dena (13); on dira (18); on direla (9)

on edo txar (9); on egin (161); on egin dio (12); on egin zidan (25); on eginen (18); on egingo (96); on egingo dizu (14); on egitea (13); on egiteko (15); on egiten (106); on esan (14); on eta txar (16); on eta txarrak (22); on eta zuzen (9); on gaitzak (13); on gehiago (15); on gisa (15); on gutxi (11); on handia (19); on hutsa (9)

on izan (17); on izanen (14)

on on (11); on ona (54); on onak (14); on puska (14); on samarra (12); on ugari (11)

on urte (9); on zen (9)

osagarri on (38); parada on (9); pare on (21); parte on (27); parte on bat (23); partida on (39); partida on bat (27); pesta on (13); pesta on deneri (9); pidaia on (10); pilotari on (16); postu on (24); postu on asko (11); suerte on (68); talde on (17); tratu on (10); txakolinak on egin (9); txapelketa on (9); txirrindulari on (9)

une on (10); urrats on (10); urte berri on (77); urte on (72); urte on bat (10); usain on (10); uste on (29); xantza on (115); xantza on bat (12); xantza on guzieri (15); xede on (9); zati on (14); zerbait on (13); zorte on (42)

abegi ona (39); abiapuntu ona (9); adibide ona (16); adibide ona da (13); adiskide ona (9); aire ona (23); aita ona (10); aitzakia ona (14); aktore ona (12); albiste ona (109); albiste ona da (43); aldarte ona (14); alde ona (64); alderdi ona (17); ama ona (14); amaiera ona (15); ardo ona (20); arno ona (16); aro ona (15); arras ona (39); artzain ona (33); aski ona (15); asmo ona (16); atezain ona (9); aukera ona (163); aukera ona da (19); aukera ona du (12); aukera ona galdu (9); aukera ona izan (20); aukera ona izango (11); aurpegi ona (11)

bai ona (16); balorazio ona (18); begi ona (12); benetan ona (12); bere alde ona (22); bere esker ona (19); bere izen ona (13); berez ona (13); berri ona (204); berri ona da (22); berri ona dela (13); beti da ona (13); bezain ona (85); bidaia ona (13); bide ona (19); bihotz ona (48); bikote ona (18); bilakaera ona (13); bista ona (11); biziki ona (37); bolada ona (37); borondate ona (74); bukaera ona (13); buru ona (10)

datu ona (9); defentsa ona (34); defentsa ona egin (9); dena ona (9); denbora ona (18); denboraldi ona (28)

edateko ona (13); egiteko aukera ona (9); egoera ona (26); egun ona (62); egun ona izan (29); eguraldi ona (121); eguraldi ona egiten (24); ele ona (14); emaitza ona (126); emaitza ona eman (16); emaitza ona izan (11); emaitza ona lortu (19); emaitza ona lortzea (11); emazte ona (10); erabaki ona (10); eragin ona (10); erantzun ona (20); esker ona (229); esker ona adierazi (13); esker ona agertu (9); esker ona azaldu (10); esku ona (12); esperientzia ona (19); esperientzia ona izan (13); etsenplu ona (29); ez da ona (134); ez dela ona (41); ez litzateke ona (11); ez ona (30); ez zela ona (9); ez zen ona (26)

fama ona (19); fede ona (14)

galdera ona (15); gau ona (14); gauza ona (135); gauza ona da (30); gauza ona dela (11); giro ona (105); giro ona dago (9); gizaki ona (10); gizon ona (63); gizon ona da (11); gustu ona (15); guztia ona (11); guztiz ona (29); guztiz ona izan (12)

harreman ona (86); harreman ona izan (11); harrera ona (202); harrera ona egin (44); harrera ona egiten (9); harrera ona izan (85); harrera oso ona (12); hartze ona (15); hasiera ona (34); hori gauza ona (15); hori ona da (49); hori oso ona (10)

idazle ona (16); ideia ona (100); ideia ona da (9); ideia ona iruditzen (10); ideia ona izan (15); ikaragarri ona (10); ikasle ona (33); inpresio ona (12); irakasle ona (14); iritzi ona (18); irtenbide ona (10); irudi ona (35); itxura ona (135); itxura ona eman (31); izatea ona (13); izen ona (150); izugarri ona (21)

jarrera ona (41); jarrera ona erakutsi (9); jaurtiketa ona (10); jende ona (25); jokalari ona (37); jokalari ona da (14); joko ona (89); joko ona egin (19); joko ona egiten (10); joko ona erakutsi (9); kokapen ona (14)

lagun ona (50); lan ona (276); lan ona egin (124); lan ona egitea (19); lan ona egiteko (9); lan ona egiten (49); leku ona (18); literatura ona (10)

maila ona (208); maila ona eman (64); maila ona ematen (17); maila ona erakutsi (22); maila oso ona (14); marka ona (12); material ona (10); memoria ona (19); musika ona (16); mutil ona (19)

nahiko ona (26); nire esker ona (20)

omore ona (37)

on ona (54)

ona al da (22); ona ala txarra (24); ona dago (31); ona edo txarra (41)

oroimen ona (13); oroitzapen ona (24); osasun ona (20); oso ona (517); ospe ona (15)

parada ona (14); partida ona (140); partida ona egin (55); partida ona jokatu (28); pertsona ona (34); postu ona (19); puntu ona (22)

saio ona (26); saio ona egin (10); sasoi ona (43); sasoi puntu ona (14); seinale ona (87); seinale ona da (16); sen ona (11); suerte ona (49); suerte ona izan (9); sukaldari ona (14)

talde ona (97); talde ona da (30); talde ona du (12); toki ona (38); tratu ona (21); txapelketa ona (14); txirrindulari ona (10)

umore ona (41); urte ona (33); usain ona (33); uste ona (60); uzta ona (14)

zein ona (11); zentzu ona (22); zer den ona (26); zerbait ona (21); zerbitzu ona (11); zori ona (14); zorte ona (89); zorte ona izan (19); zorte ona opa (15)

adiskide onak (18); aholku onak (13); albiste onak (25); alde onak (74); alderdi onak (12); arras onak (16); arrazoi onak (12); artzain onak (17); asmo onak (21); aukera onak (17)

baldintza onak (12); berri onak (79); bertso onak (12); beti onak (14); bihotz onak (10); biziki onak (14); bolada onak (14)

datu onak (9); denak onak (11); denbora onak (17)

egintza onak (18); egun onak (14); eguraldi onak (10); emaitza onak (317); emaitza onak eman (25); emaitza onak ematen (12); emaitza onak izan (25); emaitza onak lortu (55); emaitza onak lortzeko (11); emaitza onak lortzen (28); emaitzak onak (39); emaitzak onak izan (17); emaitzak oso onak (13); esker onak (26); ez dira onak (37); ez hain onak (18)

fitxaketa onak (16); fitxaketa onak egin (12); fruitu onak (16); fruitu onak eman (10)

garai onak (35); gauza onak (81); gizaki onak (13); gizon onak (10); guztiak onak (13)

harreman onak (60); harreman onak izan (9); harremanak onak (14); hitz onak (23); idazle onak (12); ikasle onak (13)

jainko onak (31); jende onak (19); jokalari onak (85); jokalari onak dira (11); jokalari onak ditu (20)

kritika onak (17); kritika onak jaso (9)

lagun onak (80); lan onak (23)

manera onak (15)

nahiko onak (13); nota onak (22)

ohitura onak (20); on onak (14); onak daude (21); onak edo txarrak (16); onak eta txarrak (75)

ondorio onak (40); oroitzapen onak (40); oroitzapen onak ditut (13); orroitzapen onak (10)

oso onak (185)

partida onak (27); pilota onak (9); pilotari onak (9); postu onak (10)

sentsazio onak (24); suerte onak (10)

talde onak (10); une onak (12); urte onak (14)

xede onak (22)

eguraldi onarekin (10); joko onarekin (11); nota onarekin (9)

artzain onaren (27); berri onaren (16); borondate onaren (16); esker onaren (20); izen onaren (26); lan onaren (9); sen onaren (15); zentzu onaren (9)

bolada onari (19); izen onari (10); lan onari (16); lan onari esker (10)

aldarte onean (37); bere onean (24); bide onean (101); bide onean da (9); bolada onean (53); denak omore onean (16)

egoera onean (72); giro onean (68); giro onean iragan (12)

itxura onean (9); konpainia onean (9); leku onean (14); maila onean (57); maila onean aritu (11); martxa onean (13); modu onean (34); molde onean (17)

omore onean (96); onean ari (15); onean aritu (18)

onez onean (57)

ordu onean (11); osagarri onean (41); osasun onean (13); oso onean (18)

prezio onean (39); sasoi onean (95); sasoi onean dago (11); trenpu onean (17)

umore onean (32); une onean (10); zentzu onean (10)

emaitza onek (12)

emaitza onekin (15)

aldarte oneko (20); asmo oneko (36); bihotz oneko (44); borondate oneko (55)

esker oneko (167); esker oneko agertu (9); esker oneko hitzak (21); etxe oneko (27); familia oneko (20); fede oneko (12); gustu oneko (10)

itxura oneko (30); kalitate oneko (13); mail oneko (10); maila oneko (25)

umore oneko (27); zentzu oneko (12); zorte oneko (12)

bihotz onekoa (56); esker onekoa (32); etxe onekoa (11); familia onekoa (14); itxura onekoa (11); kalitate onekoa (11); parte onekoa (42)

egintza onen (10); gauza onen (13)

armarik onena (11); aukera onena (32); aukerarik onena (21); bere marka onena (10); bere onena (41); bere onena eman (11); biderik onena (22); defentsa onena (9); defentsarik onena (13); denbora onena (33); denborarik onena (28)

egunik onena (15); emaitza onena (17); emaitzarik onena (20); erremediorik onena (12); euren onena (11); europako onena (13); gauzarik onena (60); goleatzaile onena (9); golegile onena (24); golegilerik onena (19)

irtenbiderik onena (10); jokalari onena (75); jokalari onena izan (12); jokalari onena izendatu (9); jokalaririk onena (26); jokorik onena (21); lagunik onena (36); lan onena (27); lanik onena (20); lauretan onena (9); lekurik onena (19); maila onena (18); mailarik onena (9); marka onena (39); markarik onena (33); modu onena (10); modurik onena (66); munduko onena (17); nire lagunik onena (9)

onena eta txarrena (9); partida onena (10); partidako onena (34); partidarik onena (30); pilotari onena (10); posturik onena (13); saskiratzaile onena (13); sasoirik onena (10); talde onena (44); talderik onena (32); talderik onena da (10); txirrindulari onena (9)

unerik onena (16); zorterik onena (11)

aukera onenak (9); bere onenak (16); denbora onenak (14); emaitza onenak (12); emaitzarik onenak (19); gauzarik onenak (13); jokalari onenak (39); jokalaririk onenak (14); lagunik onenak (13); munduko onenak (19); onenak emanda (14); pilotari onenak (10); talde onenak (41); txirrindulari onenak (10); urterik onenak (17)

borondate onenarekin (10)

aktore onenaren (38); aktore onenaren saria (14); emakumezko aktore onenaren (12); film onenaren (43); film onenaren saria (15); gidoi onenaren (10); gizonezko aktore onenaren (11); jokalari onenaren (23); jokalari onenaren saria (16); talde onenaren (14); zuzendari onenaren (32); zuzendari onenaren saria (18)

bere onenean (19); kasurik onenean (22); modurik onenean (16); sasoi onenean (31); sasoirik onenean (29); unerik onenean (32)

lau onenen artean (9); onenen artean dago (13); talde onenen (16)

talde onenetakoa (10)

bere onera (353); bere onera ekarri (16); bere onera ekartzeko (18); bere onera etorri (87); bere onera etorriko (11); bere onera etortzen (22); bere onera itzuli (41); bere onera itzultzen (13); beren onera (20); bide onera (15); egoera bere onera (17); gauzak bere onera (19); neure onera (38); neure onera etorri (13); nire onera (22)

onera egin (26); onera egiten (9)

bere onerako (13); beren onerako (10); denen onerako (10); ez onerako (9); gauza onerako (23); gizartearen onerako (9); gobernu onerako (15); gure onerako (14); guztien onerako (15); guztion onerako (9)

onerako ala txarrerako (11); onerako da (16); onerako dela (12); onerako edo txarrerako (33); onerako eta txarrerako (31); onerako izan (32); onerako izango (39); onerako izango da (11); onerako izango dela (9); onerako nahiz txarrerako (15); onerako zein txarrerako (26)

taldearen onerako (11); zuen onerako (9)

baldintza onetan (14); denen onetan (36); esku onetan (34); euskararen onetan (11); guzien onetan (21); herriaren onetan (13); pilotaren onetan (10)

bere onetatik (13)

bere onetik (288); bere onetik atera (51); bere onetik aterata (84); bere onetik ateratzen (44); bere onetik aterea (25); bere onetik irtenda (18); beren onetik (16)

bide onetik (170); bide onetik doa (18); bide onetik doala (22); bide onetik doazela (16); bide onetik goaz (11)

iturri onetik (10)

neure onetik (51); neure onetik atera (9); neure onetik ateratzen (28); nire onetik (31); nire onetik ateratzen (9)

asmo onez (25); begi onez (539); begi onez hartu (84); begi onez ikusi (153); begi onez ikusiko (34); begi onez ikusten (210); bihotz onez (37); borondate onez (26)

esker onez (162); esker onez hartu (9); fede onez (46); gogo onez (242); gogo onez hartu (21); gogo onez onartu (13); gogo onez onartzen (9); gustu onez (9)

lege onez (13)

oso begi onez (17); oso gogo onez (17)

umore onez (46); zentzu onez (13)

alde onik (14); atarramentu onik (20); batere itxura onik (16); berri onik (16); bizirik eta onik (11); deus onik (68); deus onik ez (16)

emaitza onik (53); esker onik (24); ez onik (13); ez zuen onik (10); ezer onik (79); ezer onik ez (15); gauza onik (73); gauza onik ez (18)

itxura onik (45); joko onik (11); ondorio onik (10)

onik atera (160); onik atera da (17); onik atera zen (56); onik atera ziren (28); onik aterako (59); onik ateratzea (16); onik ateratzeko (33); onik ateratzen (16); onik aurkitu (16); onik dago (11); onik eta osorik (15); onik eta salbu (10); onik ez (159); onik ez du (9); onik iritsi (11); onik irten (25); onik irten zen (10); onik irtengo (9); onik irteteko (9); onik izan (44); onik izango (31); onik izaten (19)

oroitzapen onik (19)

uste onik (10); zerbait onik (13); zorte onik (16)

ontzat eman (251); ontzat eman zuen (49); ontzat emanez (12); ontzat emango (22); ontzat ematea (17); ontzat emateko (13); ontzat ematen (106); ontzat hartu (105); ontzat hartu zuen (27); ontzat hartuko (15); ontzat hartzen (42); ontzat jo (240); ontzat jo zuen (67); ontzat jo zuten (19); ontzat joko (9); ontzat jotzen (47)

oso ontzat (23); oso ontzat jo (12)

azen ontzeko (27); marka ontzeko (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus