Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

newyorktar (orobat newyorkar, newyorkdar g.er. eta new yorktar) 1 izlag New Yorkoa, New Yorki dagokiona; New Yorko biztanlea.

Newyorktar lagun batzuk itaundu nituen. Aurrekontu oso apal batekin, poliki-poliki erotzen joango den artista newyorkar baten Ferrara bera gorabeherak kontatzen ditu filmak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 190. orr.

Udabidean turistak eta newyorktarrak, lehenak [...], bigarrenak hiri zalapartatik minutu batzuetan atsedendu nahiz, eskailera horietan jartzen dira. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 112. orr.

Estatu Batuetan, adibidez, texastar batek aukera handiagoa du heriotza zigorrera kondenatua izateko epaiketa batean newyorkar batek baino, eta beltz batek askoz ere arrisku handiagoa du zuri batek baino. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 179. orr.

Ennio Morricone handiaren estudioan eta jatorri italiarreko new yorktar baten ekoizpenarekin. Berria - Kultura   2006-04-13

Baina orain gaizkileekin baino areago, hiria okupatzen duten milaka poliziekin ibili behar dute kontuz newyorkdarrek. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 27. orr.

Ohartu orduko, gitarra mafrunditu batek atezuan jarri ninduen, eta newyorktarrak listu egin zidan bozgorailu beltzetik: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 292. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus