Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nezeser iz norbera txukuntzeko gauzak eramaten diren estutxea.

Zazpiak jo bezain laster komunean sartu da Yolanda, eskuko poltsatik atera berri duen nezeserra eskuan duela. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 117. orr.

Maleta handiaren barnekaldeko kremailera txikian sartuko duzu, nezeserrean egunero ikusiko zenuke. Hortzetako zepiloa eta bizarra kentzeko makina nezeserrean bildu, eta hau ere maletatxora. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 156. orr.

Hortzetako zepiloa eta bizarra kentzeko makina nezeserrean bildu, eta hau ere maletatxora. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 153. orr.

Emakumeen nezeser zahar, eder bat, karnalitazkoa, barruan guraizeak, berana eta denetariko kosmetika-tresnak zeuzkana. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 97. orr.

Iratzargailuari orratzak gerarazi eta nezeserraren ondoan jarri zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus