Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahaikide (orobat mahainkide g.er.) 1 iz mahai batean jatera biltzen den lagun bakoitza. ik mahai 14.

Afaltzen hasi aurretik, Anastasiok mahaikideei jakinarazi zien beren aitak agindu ziona. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 55. orr.

Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei. Elizen arteko biblia   Mk 6,22

Omordiko jan gela zabalean, bete betea zen, mahainkide bazkaltier alaiez. Herria   2001-02-22

Desozializazioa: janariak mahaikiderik gabe, bakardadean egingo ditu gizabanakoak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 60. orr.

Mahaikiderik ezean, liburu bat lagun ona izan zitekeela otu zitzaidan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 157. orr.

Ez naiz gezurtien mahaikide izan, ez eta itxuratiekin batera ibili. Elizen arteko biblia   Sal 26,4

mahaikide dugun adiskideak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 15. orr.

Izan itzazu mahaikide pertsona zintzoak. Elizen arteko biblia   Si 9,16

Mahaikide nituen Clevelandeko estenotipista neskazahar Europa bisitatzeko premia hertsia sentitua omen zuten haiekin ere mintzatzen nintzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 108. orr.

2 mahai batean zerbait kudeatzeko, erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren lagunetako bakoitza.

Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko mahaikideen defentsak. Berria - Harian   2006-03-23

Ramon Zallok, tribunaleko mahaikide baitzen, ohartarazi zigun han bilduoi SKk aurkeztu zuen txostenean ez zela 1980az geroztiko aipu bibliografikorik egiten. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 131. orr.

Otegi eta Batasuneko beste sei mahaikideak aske utzi ditu Grande Marlaska epaileak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 183. orr.

Batasuneko mahaikide Eusebio Lasak nahitaezko iritzi zion, «burujabetza ekonomikoa» lortzeari. Berria - Ekonomia   2004-02-21

Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko mahaikideen defentsak. Berria - Harian   2006-03-23

Joseba Permach mahaikideak adierazi zuenez, hauteskundeekin batera «salbuespen egoera ezarri dute Euskal Herrian». Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Lluis Maria de Puig Oliver, Miquel Caminal eta Xavier Arbos adituak izan zituen mahaikide. Berria - Euskal Herria   2004-08-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus