Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztigu2 iz 1 zigorra. ik kastigu.

Gaztiguak garratzak izanik ere, ohoinak baziren han eta hemenka. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 50. orr.

Konplizeenganako herio-gaztiguaren mehatxua hedatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 249. orr.

Hiltzeko gaztigua ainitz herritan ezeztatu bazuten ere duela zenbait urte Europako herrietan, oraino gogorki pratikatzen da beste batzuetan. Herria   2004-10-28

Xinan ez daude hiltzeko gaztigu legearen ezeztatzekotan. Herria   2005-01-06

Krimena hau gaztigurik gabe ez zela geldituko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 54. orr.

Kanporatzea merezitako gaztigua zitekeen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 197. orr.

Prokuradoreak eskatutako gaztigu dorpeak baztertuak izan zirela. Berria - Mundua   2004-03-27

15 urteko presondegi gaztiguaren eskaria egin zuten, Etchecolatz eta Bergensentzako. Berria - Mundua   2004-03-31

Zenbat min ez zuten sortu eskolan euskaraz hitz egiteagatik pairatu gaztiguek? Itxaro Borda   «Hiruko» - 83. orr.

Lehen epaiketan erabakitako espetxe gaztigua ez zegoen betetzera behartuta. Berria - Mundua   2004-12-02

2 gaztigu ostiko (errugbian) ik zigor 16.

Bertze pundu guziak gaztigu-ostikoekin eginak izan dira. Herria   2003-11-20

Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu-ostikoak gertatu ziren, baina haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 50. orr.

Eskuekin jokatu dira frantsesak entsegu bat emendatua markatuz, zangoekin jokatu da Wilkinson berak markatu baititu 24 pundu (hiru punpa-laster eta bost gaztigu-ostiko). Herria   2003-11-20

Talde bakoitzak entsegu bat, bainan Tolosarrek emendatu dute berea eta hiru gaztigu ostiko eta punpa-laster bat, Miarriztarrek bi gaztigu ostiko bakarrik markatzen zituztela. Herria   2004-04-29

Hiru entsegu, hiruak emendatuak eta bi gaztigu ostiko, frantsesek entsegu emendatu bat eta bi gaztigu ostiko. Herria   2003-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizioa eta gaztigua (3); gaztigu garratzak (3); gaztigu gisa (3); gaztigu ostiko (64); gaztigua eman (4); gaztigua hartze (3); gaztigua hartze du (3); gaztigua jaso (3); gaztigurik gabe (11); gaztigurik gabe utziko (3); hiltzeko gaztigua (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus