Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ni 1 izord
2 (izen gisa)

Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 96. orr.

Ez du oraindik galdu, ezin du galdu bere ni, ni oinazeztatu hori, odoletan dagoena eta akabatu nahi izan ez dutena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 273. orr.

Izan ere, nia nire pentsatzearen kontzientzia besterik ez da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 156. orr.

Baina arima, edo nia pentsatzailea, halakoa da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 162. orr.

Nire "Ni"a ez ezkutatzeko eskubidea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 30. orr.

Nia da ni naizena. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 425. orr.

Lehenik, subjektuaren barne haustura daukagu: Legearen hitzarekin bat egin duen nia eta Lege horren aurka borrokatzen den desira ez-zilegia. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 50. orr.

Galdetzen badut ea nola bereizten den nik pentsatzen dudan nia bere burua begiesten duen niatik (begiesteko beste erak gutxienez ahalgarriak bezala irudika ditzakedan heinean) [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 76. orr.

Descartesen aburuz, niak ezaugarri batzuk baldin baditu [...] nia azaltzeko aukera bakarra ezaugarri horietariko bakoitza gogotik kanpoko zerbaitek kausatzen duela jakiteak emango liguke. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 105. orr.

Niak eta zuak begiak dituzte, zainak, hezurrak. Berria - Kultura   2004-10-09

Zure Niaren eta obraren artean badago bereizterik? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 357. orr.

Miresten gaituena maitatzen dugu, "ni"-ari men eginez? Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus