Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nibelatu, nibela, nibelatzen 1 da/du ad maila berean jarri.

Galburu moduan jarritako adreilu tiburtinoak ere arreta handiz egin behar dira, ez dezaten hutsunerik edo konkorgunerik izan, eta egon daitezen ondo zabalduta eta erregelarekin nibelatuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3230. orr.

Barru harresituaren eta iturburuaren tartean mendiak baleude, lurrazpitik tunelak egingo dira eta goian azaldu dudan malda horren arabera nibelatuko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3970. orr.

[Arkimedesek] uste duelako ura ez dagoela nibelatuta, baizik eta esfera-forma duela. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3950. orr.

Ura nibelatutako gainazal batetik gora igoarazten denean, era asko eta askotako aire-kolpe naturalak sortzen dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 450. orr.

Nik uste, horrekin arraunlaria gehiago egiten dela, hura ez da sartu eta tira, nibelatzen ere ikasi behar da, batez ere itsaso txarrean. Berria - Kirola   2004-07-16

Gaurko egunean, berriek munduaren itzulia egiten dute laster, gure nibelatzeko eta berdintzeko bezala, eta hanbat gaixto hori gure ohidura on eta nortasun pindartsuendako. Herria   2005-07-14

Ekialdea eta mendebaldea bereizten dituen mugak [...] munduaren goiko aldea eta beheko aldea banantzen diren lekuan, dirudienez berez nibelatutako zirkunferentzia moduko bat duela, astronomoek horizontea deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2730. orr.

2 irud/hed ik orekatu.

Amodiotik erretiratua zaudela diozu, desorekatu zintuen nahigabe batetik irten eta zeure izaera berriro nibelatzeko... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 346. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus