Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gehi (Egungo testuen corpusean 3.920 agerraldi) 1 batuketaren ikurraren izena. ik plus. (zenbakiekin eta kopuruekin)

Hiru ertz gehi hiru ertz berdin lau ertz. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 127. orr.

Bat gehi bat bi dela diote, baina ez da deus segururik alor horretan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 134. orr.

Langileek 2003ko KPI gehi 2 puntuko soldata igoera eskatu zuten. Berria - Ekonomia   2004-04-07

Gehiengo bakuna, hau da, bozen erdia gehi bat. Herria  

48 infanteri batailoi, 3 zaldieri errejimentu, eta 2 ingeniari batailoi; gehi 1.200 zaldi eta 85 kanoi. Txillardegi   «Putzu» - 275. orr.

Bere zabalera gehi beste erdi bat gehiago emango zaio altueran. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2210. orr.

Proiekzio edo irtengunea koloma-diametroaren zortziren bat gehi hamaseiren batekoa izango da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1670. orr.

Sei lagunendako sarrerak gehi barneko erosketa itzuriezinak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 20. orr.

Bi gela gehi terraza-jardina, leku paregabea, dudarik ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 86. orr.

Horrela, ‘ta’ bezalako multzo bat, beti, momentu bat gehi momentu bat izango da, hedadura bateko zati bat gehi beste zati bat. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 69. orr.

Linguistikoa oinarritzen den hatsapena ikurraren izaera da, zeina kontzeptu batez gehi hots irudi batez osatua baitago. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 9. orr.

2 (gramatika formaletan)

(115ii) perpausa (116) katetik eratortzen da nahitaezko formaldatzeak gehi Tgald ezarriaz. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 128. orr.

3 (bestelakoetan)

Susmoa gehi susmoa, berdin froga. Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 153. orr.

Bero zegoela ere bai, eguraldi ona, zauri-arrastorik ez, etabar, gehi xehetasun pare bat ikusgarritasunaren gehigarri: Coca Cola kaxa, [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 42. orr.

Bergarako Proposamena gehi Aralarrek bere garaian egin zizkion bi eranskinak Gu hemen gaude, duela sei urtetik, orain esan dituzten gauza guztiak defendatzen, gehi esan ez dituzten beste batzuk. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat gehi bat (7); bi gehi bi (11); indizea gehi (3); kpi gehi (55); kpi gehi puntu (3); kpia gehi (3); prezioen indizea gehi (3); zati bi gehi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus