Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasodoble (orobat paso doble g.er. eta pasadoble g.er.) iz

Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak... Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 15. orr.

Elgetarena, esate baterako, pasodobleak jotzea omen zen; horretantxe izan hura maisu berezia. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 17. orr.

Doinu mota anitz entzunarazten du: klasiko, jazz, baltse, tango, paso doble... ahantzi gabe fandangoak. Herria   2003-12-11

Pasodobleak eta tangoak dantzatzen sukaldean ikasi nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 389. orr.

Pasodoblearen martxan desfilatu genian gorpuaren aurretik. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 105. orr.

Orkestra pasodoble alai batez hasi zen; areto erdi hutsean are ozenago entzuten zen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 169. orr.

Gelatxok jotako pasodoble triste batek lehenengo malkoak isurarazi zizkion nerabeari... Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 45. orr.

Helduta dantzatzeko pasodobleak. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 30. orr.

Rafael Domenechen El embrujo de Anna pasodobletik [...] hasi eta obra modernoago batzuetara igaroko dira, Aita bitxia filmeko soinu bandara, esaterako. Berria - Kultura   2004-08-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus