Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantendu, manten, mantentzen 1 du ad beharrezko janariaz hornitu.

Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen gastuak, Geure buruak geuk mantenduko ditugu, geuretik jantziko gara. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 33. orr.

Eurek mantendu zuten mutila hilabete luzeetan, eurek ordaindu zizkioten kostuak eta soldatak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 255. orr.

Ezin zaitut mantendu, ozta-ozta irabazten dut neuretzako ogia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 291. orr.

· Baina gizakia ez du jateak bakarrik mantentzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 109. orr.

· 2 da ad beharrezko janaria hartu.

Beroaren eraginez pipia, sitsa eta harrak eta bestelako zomorro kaltegarriak sortuko dira, egurra janez mantentzen direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2610. orr.

Janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete. Elizen arteko biblia   Heb 5,12

Zati horietako emaitzez, hirian lan egiten dutenak mantenduko dira. Elizen arteko biblia   Ez 48,18

· 3 da/du ad zerbaitek, bere izateari edo egoerari eutsi; irauten utzi edo iraunarazi. ik atxiki.

Libelula lodi batzuk hurbildu ziren terrazara, hain makalak non airean doi manten zitezkeela ematen zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 301. orr.

Ulertzeko beharretik aldenduta mantendu nintzelako. Berria - Kultura   2006-04-11

Hor mantendu ginen, eta hori seinale ona da. Berria - Kirola   2004-07-23

Nire arropa, garbia nahiz garbitzekoa, beti ongi ordenatua eta konpondua mantenduko dela. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 59. orr.

Garai hartako horma batzuk bere horretan mantendu dira. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 79. orr.

Isilunea mantentzen zela ohartzean, berak apurtu behar zuela konturatu zen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 222. orr.

Besoak gorputzaren bi alboetara zintzilik mantenduz, ahalik eta naturaltasun handienaz inguratu nintzaion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 205. orr.

Atleta batek 2 zp inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 52. orr.

Hartara, mantendu egiten da gorputzeko ur kantitatea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 196. orr.

Askotan, makinaren alboko piezen mugimenduaren bidez mantentzen da behar bezala olio-geruza. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 40. orr.

Kosmosak bere oreka manten dezan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 133. orr.

"Zerk mantentzen zaitu?" galdetu, eta "ezak" erantzun zuen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 84. orr.

Estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 93. orr.

Isilpean mantendu genuen gertakaria, noski. Iban Zaldua   «Itzalak» - 112. orr.

Edalontzia eskuan hartuta, ahorako erdi bidean mantendu zuen, eta lepoa mugitu barik saiatu zen batera eta bestera begiratzen Josu Landa   «Odolbildua» - 88. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Horrela egiten dute emakume "mantenduek". Hazkunde mantendua" terminoaren erabilerak ez du inolako kontraesanik barnean, eta erabiltzen dutenek adierazi nahi duten horixe esan nahi du: hazten jarraitzea, hazkundea kosta ahala kosta mantentzea. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaierara arte mantendu (3); atea hutsean mantendu (3); bere hartan mantendu (6); bere horretan mantendu (17); bizirik mantendu (9); burua hotz mantendu (15); egonkor mantendu (5); ezaugarriak mantendu (3); ezkutuan mantendu (4); garbi mantendu (3); hotz mantendu (15); hotz mantendu zuen (4); hutsean mantendu (3); irekita mantendu (3); jarrera mantendu (7); maila mantendu (4); mantendu beharra (6); mantendu beharreko (3); mantendu da (15); mantendu du (19); ohiturak mantendu (3); ondo mantendu (3); oreka mantendu (3); postuetan mantendu (3); tentsioa mantendu (3); tinko mantendu (5); urtez mantendu (4); zabalik mantendu (3)

bere horretan mantenduko (8); ezkutuan mantenduko (3)

identitatea mantenduz (3); jarrera mantenduz (5); oreka mantenduz (4)

atea hutsean mantentzea (6); baldintzak mantentzea (3); bere hartan mantentzea (3); bere horretan mantentzea (12); bizirik mantentzea (5); espetxean mantentzea (3); ezkutuan mantentzea (3); kopurua mantentzea (4); legez kanpo mantentzea (3); mantentzea deliberatu (3); mantentzea erabaki (16); mantentzea espero (4); mantentzea lortu (13); mantentzea lortuko (3); mantentzea lortzen (3); oreka mantentzea (3); taldean mantentzea (3); urrun mantentzea (3); zabalik mantentzea (3)

arreta mantentzeko (6); bere burua mantentzeko (3); bere horretan mantentzeko (5); bizirik mantentzeko (9); egonkor mantentzeko (3); egonkortasuna mantentzeko (4); familia mantentzeko (3); jarrera mantentzeko (4); lanpostuak mantentzeko (3); lurralde osotasuna mantentzeko (3); mantentzeko ahalegina (3); mantentzeko asmoa (9); mantentzeko aukera (7); mantentzeko baizik (3); mantentzeko beharra (5); mantentzeko borondatea (4); mantentzeko deia (3); mantentzeko deia egin (3); mantentzeko eskatu (8); mantentzeko eta hobetzeko (3); mantentzeko gaitasuna (4); mantentzeko konpromisoa (7); mantentzeko konpromisoa hartu (4); mantentzeko lan (4); mantentzeko lanean (4); mantentzeko moduan (3); ordena mantentzeko (4); oreka mantentzeko (4); osotasuna mantentzeko (4); pizturik mantentzeko (3); preso mantentzeko (4); prezioen egonkortasuna mantentzeko (3); urrun mantentzeko (8); urrun mantentzeko agindua (4)

bere hartan mantentzen (6); bere horretan mantentzen (12); bizirik mantentzen (18); bizirik mantentzen duen (3); burua hotz mantentzen (6); erritmoa mantentzen (3); espetxean mantentzen (3); fresko mantentzen (4); gertu mantentzen (3); hotz mantentzen (7); indarrean mantentzen (6); itxaropena mantentzen (3); itxita mantentzen (3); mantentzen ahalegindu (4); mantentzen asmatu (3); mantentzen jarraitu (3); mantentzen saiatu (5); mantentzen saiatuko (7); mantentzen saiatzen (4); oinarria mantentzen (3); ondo mantentzen (3); ordena mantentzen (3); oreka mantentzen (5); su etena mantentzen (3); urrun mantentzen (3)

sexu harremanak mantentzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus