Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagarno 1 iz ipar sagardoa.

Sagarnoa ere edaten dut, ezin baitut ohitu ahuntz zahagiko ardoari. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 125. orr.

Horrela sagarno hauta egiten zen etxeetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 98. orr.

Aurtengo sagarnoa freskagarria, ona eta atsegina dela, denen ahotan ez da bertzerik entzuten. Herria   2005-01-20

Iparraldeko sagarno berriaren sasoina urtarrilaren 20an, ortzegun arats huntako 7etan, idekiko dute Christian Sarramagna futbol trebatzaileak eta Daniel Larretchea errugbilariak, Baionako Jean Dauger kirol zelaian. Herria   2005-01-20

Sagar zukua eta sagarnoa ekoizten dituzte. Berria - Ekonomia   2004-08-14

1990-an, jende multxo batek Sagartzea elkartea sortu zuen, sagarno egiteko sagarrondo mota batzu salbatu nahian. Herria   2001-05-24

Sagarnoa egitetik bizitzeko behar dira hamar hektara eremu landatu, baina diru sartzeak hedatu nahi dituen laborariak hektara bat edo beste landa dezake. Herria   2005-05-19

320 presunek ateratzen dute bizitzekoa sagarnotik zuzenean. Herria   2005-05-19

2 (neurriekin)

15 miliun pinta sagarno ekoiztu dira aurten Euskal Herrian, horietarik kasik erdia Astigarraga eskualdean. Herria   2005-01-20

Iparraldean Eztigar koperatibak 58 000 pinta sagarno atera ditu, eta 12 000 pinta sagar jus. Herria   2005-05-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sagarno afarirako azken txartelak aurki daitezke bi lekutan [...]. Herria   2003-05-22

Ortzirale aratsean, sagarno-gaua Urruñan. Herria   2002-08-08

-Sagarno xorta bat hartuko duzu? -galdegin zion osabak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 188. orr.

Sagarno basoa taula gainean utzi zion, eta bera aulki batean jarri zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 188. orr.

Joanttok sorbaldak goratu zituen eta sagarno hurrupa luzea hartu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 188. orr.

Maiatzaren 22an iraganen da, seigarren aldikotz, Sagarno Eguna Baionan, Hiruki elkarteak (Baionako Ikastola, Gau Eskola, Gure Irratia) antolaturik. Herria   2004-05-20

Larunbatean, Sagarno-Besta Ziburun. Herria   2003-07-24

4 sagarno egile ipar sagardogilea.

Aurtengo Sagarno eguna bosgarrena izanik ohargarri da urte oroz etortzen direla sagarno egileak edari horren eskaintzera urririk. Herria   2003-05-22

Baionako Aviron taldeak eta Hiruki elkarteak gomita luzatzen daukute, eskualde huntako sagarno egileen uzta jastatzera joaiteko. Herria   2005-01-20

Baziren hor 50 sagarno egile beren edariaren eskaintzen, bakoitzak 200 boteila ekarririk. Herria   2001-09-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus