Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gehienbat adlag batez ere, batik bat; parterik handienean.

Gainerakoan, diesel-motorra itzalitakoan, gehienbat isiltasuna nagusi. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

Hortik etorri zen, gehienbat, gaztelania ikasi eta landu beharra. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 9. orr.

Gehienbat frantsesez esaten zizkidan gauzak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 29. orr.

Herbert isilik, gehienbat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 72. orr.

Estatu Batuetako enpresek atzerrian, Europan gehienbat, egindako inbertsio masiboak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 87. orr.

Gizon askok dute zaletasun hori, adin handikoek, gehienbat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 120. orr.

Ondorio horiek aurrekontu federalak hartu zituen gehienbat bere gain. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 189. orr.

Jendearekiko genuen iritzia ere, gehienbat, jendeak gure anaia handiarekiko zuen jokabidearen araberakoa izaten zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 21. orr.

Gure artzainarentzat euskal herri hori euskararekiko zera soila zela gehienbat eta ez besterik, edo ez zela behintzat gaur den ideia politiko metafisiko folkloriko kultural ezdeusa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 157. orr.

Gazteak ziren, ederrak, sentsualak, zuriak edo beltzak, baina gehienbat mulatoak, gorputzak jainko exotiko eta betegin batek zizelatu zizkienak.   - 124. orr.

Espazioan zintzilik zegoen, hots, ziztuka zebilen masa beti ere erraldoi haren ikuskizun bakan eta gehienbat lazgarriak iradokiko zidan, seguru aski, honako irudipen objektiboki guztiz ulergarri hau: gu ere, Lurra, ilunpetan zintzilik, hots, ziztuka gabiltzala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus