Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nihilismo iz doktrina filosofikoa, ezer absoluturik ez dagoela aldarrikatzen duena.

Nietzsche kritiko gogorra izan da, agian gogorrena, bereziki kristautasunarekin, nihilismoaren defentsa egiten zuenean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 265. orr.

Nihilismoa da gure historia kulturalaren emaitza: kristautasunaren, moralaren eta filosofiako egiaren kontzeptuaren ondorio nahitaezkoa da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 38. orr.

Nihilismorako joera hark deseroso jartzen ninduen, nork bere burua bere ezerezaren ispilu aurrean ikustea ez baita kontu atsegina. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 286. orr.

Nihilismoaren eta fanatismo ideologikoaren kontra, tinko sinesten zuen gizakiak pertsona moduan duen balioan. Berria - Kultura   2004-01-15

Ez nuke nahi inork ulertzerik egiaztapen horretatik atera beharreko ikaskizuna etsipena edo nihilismoa denik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 30. orr.

Baina ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 53. orr.

Literaturan, idazkuntza konbentzionaletik eta haren azturetatik libratzeko ahaleginak tarteko, existentzialisten absurdura eta Beckett-en nihilismora eramango zuen horrek. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus