Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantra iz hinduismoan, esaldi edo formula mistikoa.

Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 160. orr.

Konbertsio ondoko lehenbiziko aste horietan, East Villagen ibili zen batera eta bestera, jantzi azafrai-koloreak soinean, Hare Krishnaren mantrak kantatzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 60. orr.

Eta segituan laguna Else kontsolatzen saiatu zen, "ahaztu etxearena, maitea, ahaztu etxearena" errepikatuz mantra ilun eta monokorde gisa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 179. orr.

Arratsalde zientifikoetarik landako gaualdiak, ez dakit nongo mahabarrataren mantrak errepikatuz higatzen genituen, zangoak, besoak eta gaineratikoak zintzilik, iturriak eta indar ezezkorrak agortu arte. Itxaro Borda   «%100 basque» - 26. orr.

Ahotsa altxatzen dut,... /... bertsoa mantra egiten dut,... /... hementxe deklaratzeko: amaitu da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 149. orr.

2 irud/hed

Zorion artifizialen hagun zilarrak begietarik isurtzen zaizkion aingeru aurpegia agertuz, Zein Ongi Naizen mantra lanzinanteak ahots monotonoz errepikatu bitartean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus