Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nikel1 1 iz zilarraren koloreko metala, gogorra eta malgua, herdoiltzen zaila, 1452 °C-tan urtzen dena (Ni; at. z. 28).

Atean, lurrin atsegin melenga zegoen, marmol ondo garbituaren eta nikelaren usainarekin nahasirik. Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 126. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 107. orr.

Meatzeetako haitzean, beraz, bazen nikelik: gutxi samar; gure analisien arabera, ehuneko 0,2 batez beste. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 107. orr.

68.000 tona nikel jasotzeko aukera izango da urtero. Berria - Mundua   2004-11-24

Nikelaren sektoreko inbertsio berriei [...] esker. Berria - Mundua   2004-12-26

Beasaingo CAFek onartutakoa baino 94 aldiz zink gehiago emititzen du; Santurtziko zentral termikoak onartutakoa baino 300 aldiz nikel gehiago. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Nikelezko zerbaitek ñir-ñir egin zuen Baldwinen eskuan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 317. orr.

Zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 50. orr.

Hiru koroa eta nikelezko txanpon batzuk zeuden bertan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txinak 500 milioi dolar inbertituko ditu Kubako nikel produkzioan. Berria - Mundua   2004-11-24

Egia da, halaber, ikasleei beren poltsikotik jarrarazten zizkiela bost lira, arranoaren ikurra zeramaten haietakoak, zilar nitratoa egiteko, eta hogei zentimo, berriz, hegan egiten zuen andre biluzia zeramaten haietakoak, nikel kloruroa egiteko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 50. orr.

Arduragabe ikuzten zituen prezipitatuak, nikel-dimetilgliosima pisatu, eta ederki kostatu zitzaidan buruan sartzea ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 104. orr.

Batek fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak, berun- eta orobat nikel-ehiztaria bera. egindako analisiei esker, sufre, kloro, kaltzio, burdina eta nikel arrastoak aurkitu dituzte. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 106. orr.

· Minbizia eragiten duten nikel-kadmiozko pilak erabat debekatzeko proposamena atzera bota zuten. Berria - Gaiak   2004-12-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus