Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nikeleztatu, nikelezta, nikeleztatzen 1 du ad nikel geruza batez estali.

Bolizko giltzadura artifizialak erabili zituen, 1890ean, Thomas Gluck kirurgialari alemanak; nikeleztaturiko altzairuzko torlojuz lotzen zitzaizkion eskeletoari, inoiz kolaz sendoturik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 44. orr.

Txapa obalatua zen, nikelezkoa itxuraz, eta agentearen zenbakiaz gain, bi hitz zituen irarrita: Geheime Staatspolizei. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 172. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ebakuntza-gela nikeleztatu bat eta gomazko eskularruak zituen zirujau bat nituela zain. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 53. orr.

Neskari begi artean sartu dio bala nikeleztatua. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 30. orr.

Haren belarrietan, idazmakinei konfeti nikeleztatua zerien gupidarik gabe. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 491. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus