Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

niki iz puntuzko alkandora, askotan mauka motzekoa.

Mantxa gorri bat sumatu nuen nire nikian, odolarena ematen zuena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 342. orr.

Soineko gorri bat daramat soinean, eta Juanluisek niki berde bat eta lihozko galtza beltzak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 92. orr.

Zer eramango du jantzita, Off Spring-en nikia ala Nafarroa Oinezeko kamiseta grisa? Laranja koloreko ilea daukanak niki estua gorantz jaso eta prakak lotzen dituen botoia eta gerrikoa askatu ditu. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 281. orr.

· Ilea atzealdean bildua, praka motzak eta niki tiranteduna. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus