Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gehitxo 1 adlag gehiegitxo.

Elkartetik ezorduan edo gehitxo edanda etxeratzeari zegozkien kontuak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 286. orr.

A-k asko erakusten du, gehitxo aukeran; oso ongi ematen du, baina ezkutatu beharrekoa ere erakutsi egiten du. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 68. orr.

Berebat esan dezakegu ahotan darabilgun auziaz ere: honako, hizkuntza bat gutxitxo da, baina bi gehitxo. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 102. orr.

Normaltasunetik dator, normaltasunak erotu zuen [...] eta badaki zerbait normaltasunaz, gehitxo bezala aukeran. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 194. orr.

2 (izen bati dagokiola)

Arestik, ostera, esan liteke maiteago zuela harria lurra baino; lurrari tranpa gehitxo ikusten nonbait. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

Maite-erakutsi gehitxo egiten du damak, aukeran. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 131. orr.

Batera egiteko gauza gehitxo izango zirelakoan, bertan behera utzi zuen asmoa. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 14. orr.

Eta esaiek bidenabar emakumeoi ez ateratzeko halako builarik, zalaparta gehitxo duk nire hildakoarengatik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi gehitxo (3); esatea gehitxo (3); gehitxo da (3); gehitxo esatea (7); gehitxo esatea da (3); gehitxo izango (4); gehitxo litzateke (3); hori gehitxo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus