Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nikotina 1 iz tabakotik ateratzen den alkaloide pozoitsua, uretan oso erraz urtzen den isurkari koloregabea.

Azala zimela nuen, horixka matea, nikotinaren kolorekoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 199. orr.

Hatzetan ageri zuen nikotinaren horitasunak ematen zion aire zaharkitu hura. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 428. orr.

Hatzetan nikotinak uzten duen arrastoa nabari, une batez ere ez zuen geldi edukitzen eskua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 27. orr.

Nikotinak horituak zeuzkan eskuin eskuko hatz luzea eta erakuslea. Nire urdail nikotinaz beteari. Iban Zaldua   «Itzalak» - 11. orr.

Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 98. orr.

Barre batean hasi zen Suso, nikotinaz zikindutako haginak agerian. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 59. orr.

Gauza jakina da nikotinak ikusmen-lausotzea ekar dezakeela (anbliopia), eta akromatopsia ere bai, batzuetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 38. orr.

Nikotinaren menpekotasunaren kontrako tratamenduak Berria - Euskal Herria   2006-01-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Medikuak baimendutako nikotina-dosia neureganatzen nuen bakoitzeko, hamar begik gurutziltzatzen ninduten. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 24. orr.

Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 98. orr.

Bi aukera daude: nikotina partxeak, eta pilulak. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Jateko gogoa ere gehitzen du nikotina faltak. Berria - Gaiak   2004-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus