Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gehixeago (orobat gehixago) adlag apur bat gehiago.

Egileak denbora gehixeago dauka zutabean edo irratian "esango" duen testua osatzeko. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 108. orr.

Eskala horretan, oso irekiera handia du begiaren kristalinoak: f/2 edo gehixeago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 94. orr.

Udan, kanpotiar asko etortzen-eta, orduan lan gehixago izaten da han edo hemen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 97. orr.

Gehixeago urrundu zen, zubiaren erdian zegoen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 172. orr.

Tomek eskatu zion David Minor-en gainean gehixeago kontatzeko, baina gauza lauso eta funtsik gabeak besterik ez zion kontatu. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 90. orr.

Zuhurtasunik den mendrenak gehixeago egotea gomendatzen zidan, ordea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 351. orr.

Gehixeago..., pitin bat gehixeago..., hori da eta! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 28. orr.

Hazienda bulegotik nire etxera kilometro bete inguru da, gehixeago agian, hogei minutu, alegia, geldiro ibiliz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 398. orr.

Otsabideko laborari gazteetan Andde ez zen nornahi, eta horregarik Ttotte damu zen egoera argiari kasu gehixeago ez egina. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 112. orr.

Kasik bi hilabete iraun zuen joko horrek, asteazken guziz elkarrekin egonez oren pare bat edo berdin gehixago ere. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 99. orr.

Deabruak adina eta gehixeago bazekiela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 146. orr.

Ordu bete baino gehixeago iraun zuen kirurgia-lanak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 18. orr.

Sentikortasuna aldatzeak argazki-bobina bat aldatzeak baino denbora gehixeago behar du.. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 101. orr.

Erantzunen txandan, esan nion guretzat ahozkotasuna hori baino gehixeago -edo gutxixeago- zela. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus